Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

patologo iz patologian aditua den sendagilea.

Nuen egoki zatekeela saguaren institutu edo bat eraikitzea, etxepe batean elkarturik jardun zezaten, material bera zutela aztergai, genetistek, fisiologoek, patologoek, birologoek, onkologoek eta bestek. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 82. orr.

Patologoarengana bidali zuen, ziurtatzeko. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 70. orr.

Hagako auzitegiko medikuek bi patologo serbiarrekin batera egin zuten azterketa medikua eta hildakoak bihotzean bi zauri zituela jakinarazi zuten. Berria - Mundua   2006-03-14

Odolbildu babesgarri bat eratzeko odolak duen gaitasuna garrantzitsua da lehen laguntza gisa, baina gogaikarria gertatzen da odola aztertzeko lagin bat hartu behar denerako, zeren [...] patologoak edo biokimikariak begiratzeko denbora izan aurretik gogortuko bailitzateke odola. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus