Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

generazio (Egungo testuen corpusean 180 agerraldi; orobat jenerazio Egungo testuen corpusean 9 agerraldi, generazione Egungo testuen corpusean 4 agerraldi, eta jenerazione Egungo testuen corpusean 31 agerraldi) iz 1 belaunaldia.

Gure jenerazioneak [...] ez zuen eskola handirik, 14 urtetan jalgitzen ginen jeneralean eskolatik. Herria   2004-04-01

Hirurogeiko hamarkadan «euskal kantagintza berria» deitu zitzaion hura sortu zenetik sortzaile generazio bat ikusten dut gaur erdi galdurik, Imanolen generazioa. Berria - Kultura   2004-06-27

Estatutu garaian jaiotako generazioa da haren konpromiso politikoa erakusteko borroka armatura atxikitzen dena. Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Talde bakoitxean baginen lau generazione, belaunaldi, gizaldi, jentaldi: bi gizon eta bi emazte. Herria   2004-06-24

Funtsean, familia horretan, afizione berak ukan dituzte hiru belaunaldi edo jeneraziotan gaindi, medikuntza eta euskalzaletasuna. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 199. orr.

Gure Elizeri gomita egiten diotegu, belaunaldi edo jenerazione berrieri helaraz dezoten Bakearen gostua. Herria   2001-04-12

2 sortzea

Betiereko hitza arima-zolan esaten denean, zolagune honek behar den gaitasunik baldin badu hitz hori bete-betean hartzeko, generazioz hartu eta ez zatika bakarrik, orduan arima-zola bat egiten da Hitzarekin. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 122. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus