Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

generiko (Egungo testuen corpusean 1.550 agerraldi; orobat jeneriko Egungo testuen corpusean 11 agerraldi) izond 1 genero bereko elementu guztiei dagokiena.

Halaxe, bada, "Garai hartan" izen generikoa izango zuen testu sailari hasiera ematea erabaki zuten.   - 63. orr.

Horrez gainera, orkatz izena generikoa izan zela dirudi, ahuntz tankerako basapizti guziak izendatzekoan. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 171. orr.

Frantzisko eta beronen lagunak ohartarazten dituenean erlijioso faltsu horien bideei jarrai ez diezaieten, hitz generikoak erabiltzen ditu: "besteak", "gainetikoak"... Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 932. orr.

Frantziskok bere gaixotasunaz egiten duen aipamen generiko samarrak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 42. orr.

Hasteko, sei mila hizkuntza inguru ditugu lurrean, eta horiei buruz baieztapen generikoak egitea ausarta da, gutxieneko zerbait esatekotan. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 178. orr.

Hasieratik irudiaren aztarrena gordetzen duen begi generiko bati. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 146. orr.

Zinemaren metafora nagusia den begi generiko hori. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 180. orr.

Edozein lore izen nahi zuela, Lore generikoa bera. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 458. orr.

Herriko jendeak, gizaera konkretuak nabarien diren lekukoak, alegia, giza eskema jenerikoak nahiago ditu, betiko arketipoak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 291. orr.

"Sistemetan" ezaugarri generikoen kontzeptua seinale arbitrarioa da, nahiz eta ez den nahasgarria generoak izendatzeko orduan. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 175. orr.

Unibertsaltasuna ez da hau besterik: infinitu generiko askotariko baten eraikuntza zintzoa. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 133. orr.

Euren egitura ikusgarriarekin, euren ezaugarri espezifiko eta generikoekin. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 204. orr.

Europako Glaxo laborategiak erretro-birusaren aurkako sendagai generikoak ekoizteko baimena eman dio Kenyako enpresa bati. Berria - Gaiak   2004-09-24

ik beherago 2. 9738

Botika generikoak Hirugarren Mundura banatzeko premiaz. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 66. orr.

Erretrobirusen aurkako botika generikoak egiteko akordioa sinatu zuten atzo Bangkoken (Thailandia) sei herrialdek. Berria - Gaiak   2004-07-15

Arkitektura zentzu generikoan hartuta. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 5350. orr.

Akusazioa oinarririk gabea eta generikoa da. Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Interes horien jatorria politikoa, ekonomikoa, ekologikoa, linguistikoa edo generikoa izan daiteke. Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Euskaldun generikoa. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 134. orr.

· 2 iz sendagai generikoa.

Generikoak kontsumitzeko ohitura oso zabaldua dago egun AEBetan. Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Sei herrialdek generikoak egiteko ituna sinatu dute. Berria - Gaiak   2004-07-15

Osasun arazo larriak dituzten herriek ez dituzte zertan generikoen patenteak errespetatu. Berria - Gaiak   2004-07-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

botika generikoak (7); generikoa da (4); generikoak egiteko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus