Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

patriarkal 1 izond patriarkan edo patriarkatuan oinaritzen dena. ik patriarka 4.

Kapitalismoaren ezaugarri moral eta ideologikoei aurre egin, sistema patriarkala desegin. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 106. orr.

Ez da berria boterearen ideia hau, aspaldiko gizarte patriarkal, feudal eta diktatorialetan hori bera baitzerabilten. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 155. orr.

Emakumea ezin da libre izan gizarte kapitalista patriarkalean. Berria - Kultura   2004-06-25

Gizarteko kideen arteko erlazioak erregulatzen dituen tradizio eta instituzioak [...] ekonomia hazkunde eta garapenerako berebiziko eragina dute, hala nola familia patriarkalak, edota emakumearen bazterketak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 294. orr.

Politika patriarkal setatsuaren akabera iragartzen du Ahotsak mugimenduak. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 86. orr.

Saiatu gara ikusten zergatik errepikatzen ditugun gure artean oinarri patriarkalak: lehiakortasuna, bekaizkeria eta horrelakoak. Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Gure nagusikeriazko posizio patriarkaletik mugitu bagara ez garela mugitu geure baitatik heldutasunera iritsi garelako, baizik eta emakumeek bultza egin digutelako. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 102. orr.

Indarkeria horrek gizartean nagusi den botere patriarkalean eta horrek sorrarazten dituen diskriminazio moduetan du bere erroa. Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Zibilizazioak androzentrikoak izan dira, patriarkalak. Berria - Gaiak   2006-03-09

2 patriarkaren irudi ona islatzen duena.

Imajinatzen nituen, bai, sioux-en usainez betetako ordokiak, eta Walt (ile eta bizar zuria, patriarkala) bertsoa kantatzekotan, edertasunak liluratuta. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 38. orr.

Herriko estilo patriarkalak izango zuen eragina Sarasola familiak arbel-negozioarekin normal-normal segi zezan, beste zenbait enpresaburu jeltzaleri jabetzak kendu zizkieten garaian. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizarte patriarkal (4); sistema patriarkal (3)

gizarte patriarkala (3); sistema patriarkala (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus