Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sasiko 1 izlag ezkontzaz kanpo jaioa; legezkoa edo bidezkoa ez dena.

Ez zarete nonbait benetako seme-alaba, sasiko baizik. Elizen arteko biblia   Heb 12,8

Bostondarrek Hester Prynneri leporatzen zioten sasiko neskato bat munduratu izanaren lotsagarrikeria adulteroa. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 84. orr.

Sasiko edo...: jaiotzez apalak direnak, etxe pobrekoak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 110. orr.

Madril aldetik-eta bere jatorriaren berri galdezka etorri den asko disgustu galanta hartuta itzuli dela, espero zituen euskaldun leinargi eta aitonensemeen ordez sasiko eta parte txarreko arbasoak aurkituta. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 91. orr.

Sasiko seme-alabei elikagaietarako eskubidea baizik ez zitzaien aitortzen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 241. orr.

Nola urratuko litzaidake bihotza mundu guztiak sasikotzat daukan nire alabak 'ama, zergatik ez dut nik aitarik?' galdetuko balit? Guraso ezagunik eta sortzaile jakinik behar ez duen sasikume delako, eta zenbat-eta sasikoago orduan-eta jatorrago eta ederragoa delako. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 125. orr.

2 (izen gisa)

Aurpegiratu zidan anaiak eta biok goi-mailako traizioa egina geniola eta sasikotzat jo ninduen eta ez legezko semetzat. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 166. orr.

Bankarra zen, baina bere burua Idotzingo jaun Joanes Jatsukoaren sasiko baten ondoko egiten zuen, Nafarroa Handikoa, beraz. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 271. orr.

3 irud/hed

Espetxe onuren «interpretazio irekiegia» egitea egotzi dio Gorenari, eta «sasiko interes politikoei» men egitea. Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Horrek sinesgarritasun handiagoa eman zion informazio sasiko hari. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 26. orr.

Antje maitea, nola gustatuko litzaidakeen zuk irakurtzen jakitea idaztea egokitu zaidan hizkuntza nazional sasiko honetan. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

seme sasikoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus