Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

genesi 1 iz sorrera, hasiera.

Teorien genesian egon diren faktore sozialetatik abiatuz ulertu behar dugu zientzia? Askoren artean   «Filosofiako gida» - 165. orr.

Hain zuzen ere, eskuetan duzun liburuan aurkituko duzu Peter Panen genesi hori. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 11. orr.

Egia da bakardadeak patologia asko lagun ditzakeela, baina minaren genesian ez dago bakardadea. Berria - Gaiak   2004-05-19

Gure umeek horrela ikasten dute eskolan gizakiaren genesia, Darwin eta ondoko kontu horiek. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 7. orr.

Gizabanakoaren genesia giza naturaren genesiaren bilduma, laburpena edo eredua dela. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 98. orr.

Ez bide dago Gaztelako erromantzearen genesian euskararen ekarpen kontrastaturik. Berria - Kultura   2004-06-29

Idazle katalan eta euskaldunen jatorrizko sorburu edo genesia katalana eta euskara izatea. Berria - Kultura   2004-06-29

ETA izan bada azken mende erdian euskal politikaren gertakari nagusia, ba al zuen bere genesian gaur egunerako salbatzea merezi duen txinpart iraultzailerik? Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 115. orr.

2 (G maiuskulaz) Hasiera, Bibliako liburua. ik hasiera 7.

Moisesi Sinai Mendian errebelatutako lege judua, eta Pentateukoan edo Moisesen bost liburuetan dagoena: Genesia edo Hasiera, Exodoa edo Irteera, Lebitarren Liburua, Zenbakiak eta Deuteronomioa. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 225. orr.

Hasiera edo Genesiko lehenengo hiru kapituluetan oinarritua. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 12. orr.

"Rúakh" hitz txit distira dotorekotik [...] "hats" esan nahi baitu eta Genesiaren bigarren ahapaldi goibel eta miragarrian irakur baitaiteke. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 28. orr.

Lekukotasunik zaharrena Genesi 6,14an ageri da. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 199. orr.

Ez nuen uste zure aurpegia berriz ikusiko nuenik -esan zuen Simcha Davidek, Genesiko hitzak errepikatuz. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 161. orr.

Itun zaharreko Genesis-eko hiru pasarteak. Berria - Kultura   2004-01-20

TAMAR alargunaren narrazio laburra Genesi liburuan txertatua dago. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 85. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus