Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

immigrante (166 agerraldi, 3 liburu eta 72 artikulutan; orobat imigrante g.er. eta inmigrante g.er.) 1 iz immigratzen den edo immigratu berri den pertsona. ik etorkin.

Europarako bidean ehunka immigrante hil dira itsasoan azken hilabeteotan eta inork gutxi izan du heriotza horien berri. Berria - Mundua   2006-03-08

Orotara 650 immigrante iritsi dira Lampedusa uhartera, bi ontzitan. Berria - Mundua   2004-09-14

Espainiako Guardia Zibilak bi ontzitan zihoazen 68 immigrante atxilotu zituen Almeriako itsasertzera heltzear zeudenean. Berria - Mundua   2004-08-22

Erroman bizi diren 33.000 immigrante legalek udaletxean euren ordezkariak izango direnak hautatu zituzten herenegun. Berria - Mundua   2004-03-30

AEBetan bost urtetik gora daramatzaten immigranteei paperak ematea proposatu dute demokratek. Berria - Mundua   2006-04-08

Ameriketara joandako immigranteen mundua. Berria - Kultura   2004-01-16

Legez kanpoko immigranteak izatea edo immigrazio klandestinoa sustatzea leporatuta. Berria - Mundua   2006-03-08

Inmigranteak, etorkinak, nonbaitetik etorritako pobreak. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 76. orr.

Paperik gabeko immigranteen aldeko taldeek. Berria - Mundua   2006-04-12

Saharaz hegoaldeko immigranteak. 10452

Immigranteen gizarteratzea garaitu beharreko erronka da oraindik. Berria - Harian   2005-11-10

Hola ditu 203 imigranteren naturalizatzeko galdeak onartu iragan aste hortan berean, 123 armeniar eta 40 bat vietnamdar. Herria   2003-03-10

Hemen, Québec-en (ene herrian) Québec-eko frantsesa imigranteei erakasten diet. Herria   2002-09-05

Immigranteen zentroak egiteko asmoak kezkak eragin ditu EBn. Berria - Mundua   2004-10-01

Immigranteen sarrera murrizteko neurriak. Berria - Mundua   2004-05-26

Hirian denok gara, definizioz, etorkin, dio Delgadok, eta absurdua da, esaterako, "bigarren" belaunaldiko immigranteez hitz egitea. Iban Zaldua   «Traizioak» - 49. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Immigrante-trafikanteen artean zintzoak ere izango dira seguruenik. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 60. orr.

Hispanoek, immigrante talderik handienak, beren botere guztiarekin jo dute AEBen establishment-aren atean. Berria - Mundua   2006-04-12

Parlamentuak urtero zehaztuko du behar duen immigrante kopurua eta horren arabera onartuko dira eskariak. Berria - Euskal Herria   2006-05-03

· 3 izond immigratzen den edo immigratu berri dena.

Langile immigranteak egitura ekonomikoaren barruan direla. Berria - Harian   2005-05-11

Prostituta immigranteei langile estatusa emanez gero, ez al lukete paperak eskuratzeko aukera gehiago. Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Prostituzioak gora egin du ikaragarri Espainia osoan, eta emakume immigranteak dira horretan ari diren gehienak, %90 inguru. Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Kanpotiar imigranteeri. Herria   2004-02-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus