Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ondulatu, ondula, ondulatzen 1 du ad izurtu; uhin forma hartu.

Orrazia uretan pasa eta samur ondulatu du ile beltza. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 115. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ile ondulatua jaisten zaio exekutibo jakaren atzetik, dotoreziaz ixten zaio gerrian bularrak doi bat tentetuz. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 40. orr.

Ilea, motza, baina ez Luisek irudikatu bezain motza eta, gainera, ondulatu xamarra. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 23. orr.

Adats beltz ondulatuak atzerantz eskuez orraztu ondoren. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 21. orr.

Haren alboan ezer gutxi jango nuen: gominolaren batzuk, patata ondulatuak, gusanitoak, doritoak, cheetoak, gantxitoak, donetteren bat eta antzeko litxarreriak baino ez. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 110. orr.

Bainugelan bere buruari behatu zion ispilu ondulatuan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 484. orr.

Zigarroaren keak lerro ondulatuak egiten zituen gelako sabaian, emaro desegiten zirenak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 194. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus