Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

immigrazio (orobat imigrazio g.er. eta inmigrazio g.er.) 1 iz immigratzea, immigranteen etorrera.

Immigrazioak klase ezaugarri nabarmenak ditu. Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Leizaola Fundazioak immigrazioari buruz antolatutako jardunaldietan. Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Film laburra immigrazioari eta etorkinen arazoari buruzko drama da. Berria - Kultura   2006-04-04

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herritarrek immigrazioaz duten jarrera aztertzeko. Herria  

Italiako againtariek immigrazio klandestinoa bultzatzea leporatzen diete. Berria - Mundua   2004-08-10

Eusko Jaurlaritzak oso mugatuta dauka eskumena immigrazioan. Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Inmigrazioa murrizteko 1921 eta 1924an emandako Legeen aurretik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 325. orr.

Britainiarrek juduen inmigrazioa geldiaraz zezaten, eta arabiarrak eta juduak berdintasunez erabil zitzaten. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 200. orr.

Sarkozyk 2003an aurkeztu zuen immigrazioa gogortzeko lehen egitasmoa. Berria - Euskal Herria   2006-05-03

Immigrazioa kontrolatzeko neurri zorrotzagoak eskatzeko. Berria - Mundua   2006-05-02

Immigrazioari aurre egiteko politika murriztaileak sustatzen ditu. Berria - Mundua   2006-01-26

Sarkozyk «pairatzen» den immigrazioa baztertu nahi du, hautuzkoa bultzatzeko. Generalitatearen esku geratuko dira, besteak beste, immigrazioarekin lotutako eskumenak. Berria - Euskal Herria   2006-05-04

Frantziako gobernuaren xedea immigrazioa mugatzea da, eta etorkin mota bat hautatzea. Berria - Harian   2006-02-10

Abokatu bat daukat imigrazioko paperak egiteko. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 234. orr.

Immigrazioaren fenomenoari ere aurre egiten ikasi beharko du kirolaren esparruak. Berria - Kirola   2004-02-12

Immigrazioaren hazkundeak «gizatasun berri bat» eskatzen duela esan zuen. Berria - Mundua   2004-09-29

Immigrazioaren Behatokiak lau mila herritarrei egingo die galdeketa. Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Ikerketa sakona egingo du Immigrazioaren Euskal Behatokiak. Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Immigrazioaren Mahaiak bilera egin du Iruñean. iazko abenduan onartutako Mugazaintza, Antiterrorismoa eta Legez Kanpoko Immigrazioaren Kontrolerako Legeari. Berria - Euskal Herria   2004-11-06

2 immigrante taldea.

Zein da Euskal Herrira etorritako immigrazio berriaren osasun egoera? Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Txinatar imigrazioaren seme-alaba ugari. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 168. orr.

Anelka, Henry, Govou, Luyindula, Saha... belaunaldi berrien ordezkariak dira, Frantzian jaio diren immigrazioaren semeak. Berria - Kirola   2004-02-24

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Immigrazio fluxu horrek «gero eta eragin handiagoa» dauka Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lan merkatuan. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 206. orr.

Legez kanpoko immigrazio trafikoan. Berria - Mundua   2004-01-11

Hura lehenengo olatua besterik ez zen izan, inmigrazio-prozesuaren erpina 60ko hamarkadan jo baitzen. Iban Zaldua   «Itzalak» - 74. orr.

Gure immigrazio sistemaren segurtasuna eta fidagarritasuna sendotzea. Berria - Mundua   2004-01-06

Beste sei ere askatu zituzten, baina immigrazio delituak egotzita berriz atxilotu zituzten. Berria - Mundua   2004-04-30

Integrazioa aldarrikatzen duen immigrazio eredu zaharrak porrot egin du. Berria - Euskal Herria   2006-05-03

Lan, gizarte segurantza eta immigrazio eskumenak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari. Berria - Ekonomia   2004-03-31

Glasgowko immigrazio zentro bateko sarreran. Berria - Mundua   2006-04-01

Immigrazio alorrean, Kanariar Uharteetara iristen eta iritsi nahian diren etorkin afrikarren inguruko auzian. Berria - Mundua   2006-03-25

Immigrazio prozesuaren hastapenean baino ez gaude. Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Islama ez dela immigrazio kontu bat. Berria - Mundua   2004-06-18

2001eko abuztuan atxilotu zuten Moussaoui, immigrazio arauak urratzeaz akusatuta. Berria - Mundua   2006-05-05

Andoni Basterra immigrazio gaietako aholkularia. Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Nahiz eta AEBetako immigrazio bulegoak Boschen aurkako jarrera hartu zuen [...]. Berria - Mundua   2004-11-20

Lege hori lehen urratsa izan zen immigrazio politikaren aldaketan. Berria - Euskal Herria   2006-05-03

Immigrazio arduradunek aireportutik ateratzen uzten ez diotenez. Berria - Kultura   2004-09-02

Immigrazio Planaren konpromisoa beteta. Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Udal Immigrazio Plana gaurkotu eta egokitu behar dela nabarmendu zuten. Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Asiloa ukatu dieten errefuxiatuei eragiten die Rita Verdonk Immigrazio ministroaren plan eztabaidatsuak. Berria - Mundua   2004-02-18

Consuelo Rumi Espainiako Immigrazio idazkariak. Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Barbro Holmberg Immigrazio ministroa. Berria - Mundua   2006-03-22

Euskal Autonomia Erkidegoko Immigrazio zuzendariaren kargua hutsik dago. Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzan egin duen lana. Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Xurxo Martinez CIGko Immigrazio Saileko arduradunak Venezuelako EAJren Immigrazio Batzordearen akta liburua. Berria - Kultura   2004-02-03

Frantziako Immigrazio Lege egitasmoa. Berria - Euskal Herria   2006-05-03

Kartzelan sartu eta gutxira, Immigrazio Gaietarako Helegite Batzorde Berezira jo zuten. Berria - Mundua   2004-12-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus