Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xalotasun 1 iz xaloa denaren nolakotasuna.

Gaizki ulertuen beldur ginen, ez genuen hamasei urteko jendeak berezkoa duen xalotasun eta naturaltasuna erakusten gure iritzietan eta kritiketan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 75. orr.

Bestelakoa da orain proposatzen duen eredua: ez hasierako berezkotasuna eta xalotasuna, baizik eta bizitza erregularra, era monastikoan antolatua. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 277. orr.

Ezabatu egin duzu antzinako legeen artifizioa, xalotasunari trabak ezartzea beste asmorik ez baitzuten. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 113. orr.

Lehen zatian, jakinduria, pobretasun eta karitate bertute "santuak" aipatzen eta agurtzen ditu Frantziskok, eta xalotasun, apaltasun eta obedientziaren ahizpatzat ematen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 92. orr.

Luze gabe, bizkaitar hitzontzi haren xalotasunak gainditu egin zituen nire uzkurkeriaren defentsa guztiak. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 20. orr.

Aktore amateurraren xalotasuna. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 57. orr.

Hasiberriaren xalotasunez irten zen aldagelatik harmailek ze itxura zuten ikustera. Berria - Kirola   2006-03-21

Bere begietan aingeruen xalotasuna ispilatzen da. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 132. orr.

Herri-irudimenaren xalotasuna ikusi dugu beti horrelako kontakizunen atzetik. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 160. orr.

Ez ezak hire xalotasun hori sekula gal, Ernesto. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 292. orr.

Horregatik irabazi zuen Osasunak atzo, Realaren xalotasunari esker. Berria - Kirola   2004-11-14

Edozer lor dezakeela uste duen basagizonaren edo haurraren xalotasunaz. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 39. orr.

Egiaz mintzatu zen, xalotasunez, eta Hamidak ezin haren ahotsaren beroari entzungor egin. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 115. orr.

Nik, baina, inozentziaren xalotasunez, ez nuen inon kontraesanik ikusten. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 39. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Xalotasun handiz egin zuen hitz: [...]. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 142. orr.

Bere xalotasun eta sinesberatasuna zela eta, era guztietako txantxa eta azpikeria klase guztien xede izan zen Temple hasieran. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 253. orr.

Haurraren xalotasun xarmangarriak ez zion ordea gezurrik erraten utzi, eta lañoki erantzun zuen: "O ez, baina”. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 53. orr.

Xalotasun laño edo ezin bikainago horrez eman zizkidan bere burua eta bere xarmak. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 415. orr.

Xalotasun naif berberaz dira kantatuak drama politikoak eta bizi intimokoak, maila arrunteko gertatuak, pilota partida, amodiozko altekeria, galdu edo garaituriko bataila. Berria - Kultura   2006-03-30

Sublimazioa eta herra, konfiantza eta errezeloa, lotsa eta lotsagabekeria, xalotasun tontoena eta gaiztotasun ankerrena. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 216. orr.

-Xalotasun helenikoa, Diana bezain liraina. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 531. orr.

Xalotasun garbi santuak garaitzen du mundu honetako jakinduria guztia. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 93. orr.

Ez dut nire sexuari egozten zaion harrokeriarik; eta are gutxiago urguiluzko amarrua baizik ez den xalotasun aizunik. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 158. orr.

Ingenuotasun eta xalotasun erabatekoaz, halaber baikortasun eta bizipozez, begiratzen diote munduari. Berria - Kultura   2006-04-04

Korintoarrok, xalotasun osoz mintzatu natzaizue, zabal-zabalik ireki dizuet neure bihotza. Elizen arteko biblia   2 Ko 6,11

Itxurazko xalotasun horri fidaturik, lasai-lasai irensten dugu, kaltegabea delakoan, propaganda. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 169. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Hala uste duk? -galdetzen du jeneralak, xalotasun itxura areagotuz-. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 128. orr.

Lo egiten duenean ez da kaleak zeharkatzen dituen andra gogor berbera, xalotasun-haloa marrazten zaio inguruan. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 98. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Une hartan hauts bihurtu zen nire errugabetasun guztia, nire haur-xalotasuna; gizotso baten eskuek harrapaturiko txorimaloa banintz bezala sentitu nintzen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 8. orr.

Espiritu xalotasunean bizi baitziren eta oraindik ez baitzekiten Elizaren ofizio-otoitza errezatzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 210. orr.

Zein eder [...] agertzen zen Frantzisko bere bizi-inozentziaz, hitz-xalotasunaz, bihotz-garbitasunaz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 233. orr.

Ez baitzuen urrerik, ez zilarrik, ez dirurik, ez beste ezer eduki nahi izan, baizik eta Jaunari jarraitu zion apaltasunaren, pobretasunaren eta bihotz-xalotasunaren bidetik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 467. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere xalotasun (3); duen xalotasun (3); halako xalotasun (3); haren xalotasun (3); xalotasun garbi (8); xalotasun miragarriko (3); xalotasun santuaren (5)

nire xalotasunaz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus