Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oneratu, onera(tu), oneratzen 1 da/du ad onera egin; onera ekarri.

Ardoa dastatu bezain laster, oso agudo eta erraz oneratu zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 432. orr.

Anak ubelduak zeuzkan gorputz osoan, baina laster oneratu zen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 147. orr.

Orduan, oneratzen zer ordutan hasi zen galdegin zien; eta haiek erantzun: -Atzo eguerdiko ordubatean alde egin zion sukarrak. Elizen arteko biblia   Jn 4,52

Bezperako zaurietatik ezin oneraturik, gauean zendua zen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 138. orr.

Horrelako ustekabeetatik luze gabe oneratzen naiz beti. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 241. orr.

Oneratu da apur bat, eguraldia bera bezala: dagoeneko ez da tximistarik. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 217. orr.

Medikuak eztiki ohartarazi zuen korrika eta presaka ibiltzeaz, eta otoi erregutu zion astiro-astiro oneratu behar zuela. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 203. orr.

Enperadorearen barkamen orokorraren albisteak oneratu berritan harrapatu zuen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 50. orr.

Gaitz larriak araberako sendagai larriz ohi dira oneratzen, oneratzekotan. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 162. orr.

Esan didate astebeteko kontua izango dela, zainak oneratu arte. Gizonezko protagonistak larrua jotzen bukatzen baitzuen oneratu nahiz ari zitzaion erizainarekin. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 107. orr.

Bi erlijio militar horiek [...] sekula ez ziren oneratu kristau-aroko hirugarren mendearen erdian armadaren aldi bateko kolapsoak eman zien kolpetik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 45. orr.

Hark, esnaturik, haserre egin zien haizeari eta olatuei; hauek oneratu eta dena bare gelditu zen. Elizen arteko biblia   Lk 8,24

Eskuz ari ziren, gehienetan airetik oneratuz, punpetik ez baitzitekeen errex. Herria   2002-11-28

2 (bere eta kidekoen eskuinean)

Ulrich ere bere oneratu zen, baina izuaren izuz indarra galtzeko zorian sentitzen zenez, patar botila baten eske joan zen armairura. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 288. orr.

Neure oneratzen saiatzen naiz. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 138. orr.

Hatsa gozatu, burua bere oneratu eta bihotzerrea itzalita ere, hortxe iraunen dizute, zauri materiatuen gisara. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 291. orr.

Ixtripu batetik nausia bere oneratu artean. Herria   2003-09-18

Bere oneratzean, ez zituen entzun negarrak, baizik Amyren urruma bizkorgarriak. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 124. orr.

Suntsitu dut neure haurraren bizitza, eta hori ezin dezaket inola ere ostera bere-oneratu. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 107. orr.

Azkenean, eskerron apalez begira, bere oneratua, berritua, bueltatxo bat ematera zihoala esan zuen. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 43. orr.

Taldea fisikoki bere oneratzeko aste oso baliagarriak izan direla. Berria - Kirola   2004-01-07

3 (era burutua izenondo gisa)

Iruñeko Labriten, partida gogorra: 874 jo oneratuak. Herria   2001-07-19

Orotara 427 jo oneratuak, horietarik 118 Goñik joak. Herria   2001-05-24

888 jo oneratuak, oren bat eta erdiko borrokan. Herria   2001-02-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jo oneratuak (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus