Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sasiliterario (orobat sasi-literario eta sasi literario) izond faltsuki literarioa.

Sasiliterarioa, literaturaz kanpoko beste asmoren batez egindakoa izan delako (katekesia, hizkuntza normalkuntza...). J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 15. orr.

Arazorik gabe imajinatu ahal dut liburua aireportu eta tren geltokietako liburu dendetan salgai, itxuraz gai sakonetan arakatu baina egiatan ezertan ere sakontzen ez duten errazkeria sasiliterarioen artean. Berria - Kultura   2006-01-17

XX. mendea ondo sartu arte behintzat, euskal literatura idatzia anakronikoa eta sasiliterarioa izan da gehienetan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 15. orr.

7.023 karaktereko informazioa, Tomasi mailegatutako grabazioez baliatuta gehienbat, eta 2.098 karaktereko kronika sasi-literarioa, hilotzaren erreskatearen inguruko hileta-giro udatiarraz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 47. orr.

Elkarrizketa sasi literario, sasi zientifikoak. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 148. orr.

Lekuz kanpoko zarata batek ildo sasi-literariotik iradoki ninduen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 98. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus