Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

onespen 1 iz onestea.

Erregelaren ahozko onespen hau benetako baieztapena zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 757. orr.

Jon Baltzari bidali nion testua [...] kontaketan zehar agertzen den pertsonaia legez bere onespen nahiz gaitzespena emateko edo zuzenketak proposatzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 112. orr.

Asko ibiltzen dira agintariaren onespen bila, baina Jaunak bakarrik babesten ditu giza eskubideak. Elizen arteko biblia   EsZ 29,26

Egia da San Bonabenturaren lanak onespen zabala izan zuela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 734. orr.

"Juduok onespen itsuz eta etsipenez" onartu behar ei dugun patua, Jainkoak ezarri baitigu arbasoen bekatuen zigor-ordainetan. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 32. orr.

Beti erakutsi zion halako onespen beroa elkarrekin suertatu ziren guztietan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 82. orr.

Jokamolde zuzena, gero eta gutxiago erabiltzen den jokamoldea, tamalez -buruari eragin zion, onespen gisa. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 243. orr.

-Umm! -esan zuen, onespen modura, eta albisteetara itzuli zen berriro. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 137. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Miretsirik nengoen neure dedukzio-ahalmen ikaragarriarekin, beste ni bat izan ledin nahi nuen, neure buruari soinburuan onespen-kolpetxoak emateko. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 103. orr.

Etxeko atean itxaron zuen, makila eskuan, bere jendeaz inguraturik, eta bisitaren zioa azaldu ziolarik, buruz onespen keinu bat besterik ez zuen egin. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 178. orr.

Gela osoari begiratu bat eman, eta liburu-apalategiari begira buruari eragiten dio onespen keinua eginez. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 42. orr.

Erresistentzia mugimenduak ez baitira aipatzen, soilik onespen jarrerak. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 65. orr.

Azken batean nork ez du, isilpean behintzat, adiskidetasun apur baten beharrik, eta onespen berba batek gauzak errazten ditu, nire ustez. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 148. orr.

-Pikoan eman arte, aldakuntzek denbora behar dute -moztu zuen hark, onespen doinuan-. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus