Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

onest (orobat onestu g.er.) 1 izond zintzoa, prestua.

WDRko musikariei buruz beti esango nukeena da onestak direla, zintzoak adierazteko moduetan; ez dutela snob-etik deus ere; eta beti ari direla kalitatearen aldeko borrokan. Berria - Kultura   2004-08-27

Etzirela ohoinak eta alferrak, fama hala bazuten ere, bainan onestak eta langileak. Herria   2001-06-07

Ez zuten eskandalu-bide izan zitekeen lanbiderik onartzen, baizik eta eginbide santu, zuzen, onest eta onuragarrietan jarduten zuten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 207. orr.

Baldin Danceny jaunak ez badu sentimendu onest oro galdu, ez dio uko eginen berak baizik sortu ez zuen hutsegite bat konpontzeari. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 526. orr.

Izan asturu edo izan asmo finko, betiere da egintza onest eta laudagarri bat, aditzetik beretik malkoak isurtzeraino hunkitu nauena. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 87. orr.

Onest eta ohoin bilakatuko da Miarritze. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 69. orr.

Froga iezadazu bada, jauna, ezen, zuk anitzetan erran didazun bezala, emakume onestek ez duketela sekula zutaz zer deitoraturik. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 134. orr.

2 (izen gisa)

Jainkoak atsegintasun handiagoa hartzen baitu bekatari bat zeruan sartzen denean, laurogeita hemeretzi onest sartzen direnean baino... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 416. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sentimendu onest (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus