Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

onestasun 1 iz zintzotasuna, prestutasuna.

Horrela, beste tokietako anaiak eta bizilekuak, egoki den garbitasun, santutasun eta onestasunetik inoiz okertuko balira ere, leku hau Ordena osoaren ispilu eta etsenplu izatea nahi dut. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 563. orr.

Profesoreak eztabaida espreski politikoa nahi baldin badu, onestasun intelektualak zein zibikoak, bera ere eztabaida hori egiteko dauden toki publikoetara joan dadila. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 78. orr.

Uste osoz uste dugu, onestasun publikoaren izenean, dibortzio eta bigarren ezkontzaren artean denbora tarterik ere behar-beharrezkoa dela. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 73. orr.

Lege haiek zerikusi gutxiago zutela gauzarekin berarekin eta ezkontzaren onestasunarekin, errepublikaren konstituzio partikularrarekin baino. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 99. orr.

Mezak, meditazioak, Izkribu Sainduen irakurketak, mendian egin ibilaldiak, eztabaida plantakoak, afalondoko kantu sentimental eta etsenpluzko jostetak: onestasunezko espiritualtasun batean murgilduak ginen. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 97. orr.

2 haragiarekiko garbitasuna, lotsa ona.

Leku hartan emakumerik sartzen ez uzteko erabakia zeukatelako aspalditik, bizilekuaren onestasuna eta debozioa gorde nahiz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 540. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus