Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

immune (orobat inmune g.er.) izond organismoez eta kidekoez mintzatuz, immunizatua, immunitatea duena.

Bakterio arriskutsuen seinalea jasotzen duten errezeptoreak blokeatzen dituzte, zelula immuneetan. Berria - Gaiak   2004-08-31

Kakalardoarekiko immuneak diren arto-landare transgenikoak bilatzen dituzten laborategiek. Berria - Gaiak   2006-01-28

Sistema immuneak sortarazten dituen errefusak. Berria - Gaiak   2006-02-28

Sistema inmunearen parte diren CD4 motako zelulen heriotza. Berria - Gaiak   2006-03-29

Kultur txaubinismoaren gaitzaren aurka immune bihurtzeko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 404. orr.

Mendebaldeko Gizarteak, azken batean, ez duela immune izan behar horrelako patu baten aukerarekiko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 406. orr.

Norbera inmune eta zigorgabe uste izatea. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus