Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

noizko 1 adlag zer denborata(ra)ko?

-Noizko behar duzu artikulua? Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 38. orr.

-Noizko duk zintzur bustitzea? -galdegin zion bizkarrez konkor bezain zardai zenak, zigarroa ezpainetan dilindan. Itxaro Borda   «%100 basque» - 195. orr.

Arrantzaren erakustegi bat noizko? Herria   2001-09-13

-Noizko, orduan, konfettiak? -egin zuen oihu gazteetako batek, ahots hautsiz. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 210. orr.

Denborak esango digu noizko berregingo duten kostaldeko bidea, eta zein preziotan, amerikarrek, debalde egin eta, gainera, dagoeneko amaitzear izango luketenean. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 40. orr.

-Eta noizko elkarrekin zerbait hartzeko gonbidapen hori? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 123. orr.

Eta noizko erantzunak, noizko pozaren paradisua eta amets goxo guztien ordaina? Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 148. orr.

2 izlag

Noizko data dute? -galdetu zion Albertok. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 147. orr.

Gazte jendea andanan sartu eta irteten zen auskalo noizko eta zein estilotako atetzar hartatik. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 267. orr.

Kazetari izatea noizko burutazioa den, hori ere kaskoan atxiki gabea dut. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 35. orr.

Bere ustez, 1968tik aurrera, pentsa noizko kontu zaharrak diren, sekulako iraultza gertatu zen euskara kontuetan hizkuntzak ezinbestekoa zuen batasuna bultzatu zenean. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 153. orr.

Zenbat idazle egin ote ditu kritikak ez-dakit-nongo edo badakit-noizko idazlerik handiena? Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auskalo noizko (3); noizko da (4); noizko egongo (3); noizko espero (6); noizko euskarazko (7); noizko euskarazko film (7); noizko izango (4); noizko ote (6)

noizkoa da (7); noizkoa den (10)

noizkoak diren (9); noizkoak ziren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus