Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marginal (22 agerraldi, 8 liburu eta 6 artikuluekin –eratorriak ere zenbatuz-; orobat marjinal 34 agerraldi, 14 liburu eta 15 artikuluekin –eratorriak ere zenbatuz-) 1 izond bazterrekoa.

EAJ «talde marginala» zela eta berezko talderik ez zuela osatzen. Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Alphabetville oso auzo marjinal eta merkea izan da oraintsu arte, drogak eta prostituzioak nahiz gaizkile arruntek betetako arrabalak, baina Harlemen gertatu bezala, hona ere, alokairuaren igoerak klase ertaineko hainbat jende bultzatu du. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 169. orr.

Transgresiorako grina faltsu eta erasokor bilakatzen da kultura marginal batek ematen duen giro anaikor-itogarrian. Berria - Kultura   2004-06-27

Luzaz elementu marginala izan gara. Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Irrati libreena ez zen fenomeno marjinal bat, 70eko hamarkadan indar handia lortu zuen esperientzia baizik. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 62. orr.

Huskeria marginalak direla, gainera, hauek guztiok, jakituria beste nonbait bilatu behar baita. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 80. orr.

El Cielito lanean hogei urteko gazte marginalaren rolean aritzeagatik. Berria - Kultura   2004-10-03

Baina mundu paristarra da, hori bai, ez Euskadiko hiriburuxka monotono marginaletakoa, gutxiago mendikoa. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 124. orr.

2 bigarren mailakoa.

Kontakizun hau ere marginaltzat jo dezakegu. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irabazi marjinak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus