Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

noiztenka 1 adlag ipar noizbehinka.

Noiztenka ateari so emaiten naiz ea norbait agertuko ote den. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 37. orr.

Noiztenka, baina arras bakan, kasik mokoka aritzen ere ba haatik. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 14. orr.

Lehen ere gertatzen zirela noiztenka holakoak bainan ez haatik hoin usu! Herria   2003-12-11

Oinazeak edo, noiztenka, bozkario itzal erraz batek, beti mendira igorri naute, edozein menditara eta bereziki. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 44. orr.

Goxoki lehenik, bortizki noiztenka, gizon hezleak hezten ditu hiruak zaldia, dudarik gabe, neskari kuraia emaiten diola eta ama lilluratzen. Herria   2004-10-07

Baigura kaskora! Denaden, baginuen noiztenka bederen gure euskal argitzailearen mintzatzera joaiteko parada, berak ere ez baitzuen besterik galdatzen. Herria   2001-10-04

Berak altxatu zuen, baina, noiztenka, iduritzen zitzaion ez zuela ezagutzen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 54. orr.

Auzoko haurrekin beti josteta, noiztenka ariz baserri lanetan eta eskolan gogotik ikasten nuela, hautzaroa iragan zait lorietan. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 24. orr.

Zakur zaunka bat aditzen zen noiztenka. Itxaro Borda   «Hiruko» - 67. orr.

Enpleatu batzu etzaten ahal ginen, eta lo egiten ahal ere noiztenka. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 53. orr.

2 noiztenkako izlag

Izaiten ahal da behin betiko telebista bat bainan izaiten ahal da ere noiztenkako telebista bat urtean aldika ari dena. Herria   2003-01-21

Mendeko kontzilioak (Vatikano I) Aita Sainduaren lehentasuna finkatu zuen bezala, huna azken hunek apezpikuen biltzarren elkargoari indar eman diola, noiztenkako sinodo hoieri esker. Herria   2005-12-08

[Otoitz-leku bat] daukate, Arraioz eta Lekaroz artean, Oharrizko Familia Sakratuaren serorek ongi eta ixilik apaindurik laborantza gune batean apain eta xotil, etorriko diren noiztenkako otoizleen eskuko. · noizbehinka aritzen den pertsona. ik noiztenkari. Herria   2002-09-19

Andiazabal eta beste noiztenkakoak. Herria   2001-11-01

Behar da jakin orozgainetik kultur-arte leku balios dela hor, inguruko herrien eta gazteen zerbitzuko: 550 kide kondatzen dira orotara, heietan 50 parte hartzaile bolondres, eta beste 50 noiztenkako. Herria   2004-04-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus