Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marginazio (orobat marjinazio) 1 iz bazterreratzea; bazterreratuaren egoera.

McCoy-ren idazlanetan indarkeria gogorra agertzen da, eta marginazio eta zapalketaren salaketa ere maiz. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 3. orr.

Mozioak argi uzten du «aniztasunaren aurkako jarrerarik gaitzesgarrienak presioa, marginazioa eta artistek jasaten dituzten eraso zuzenak» direla. Berria - Kultura   2004-01-24

Kontsumitzeko gai direnen eta ez direnen artean banaturik geratu gara, eta biko banaketak oso arriskutsuak dira, batek, ahalguztidunak, gizartearen gunea hartzen baitu, ertzera bultzatuz bestea, marjinaziora. Pako Aristi   «Note book» - 35. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gizarte honek euskaldunak heretikoen marjinazio-egoeran jarri baditu, aski da heretikoetatik heretikotara jostatzea, marjinatuetatik automarjinatzea. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 215. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus