Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

geologia iz 1 Lurraren historiaz, eraketaz eta egituraz aritzen den jakintza.

Nolanahi ere, olibondoa eta mahatsondoa eguraldiarekin eta geologiarekin lotzen ditugu. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 80. orr.

Linguistika ebolutiboa geologiarekin erka dezakegu. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 261. orr.

Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologiako katedraduna. Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Txostenak agerian utzitako arazoak konponbiderik ez duela erran zuen geologian doktoreak 1999. urteko irailean. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 170. orr.

Geologiaz ez dakit ezertxo ere. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 148. orr.

Bidaian bildutako geologiako eta botanikako bildumak. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 181. orr.

Ameriketako Estatu Batuetako Geologiako Jarraipen Zentroaren arabera. Berria - Mundua   2004-02-25

2 hed

Ilargiaren geologia: Satelitea nola eratu zen, sumendiak, tektonika eta osaketa kimikoa. Berria - Gaiak   2004-11-17

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik geologiko.

Geologia-jardueren arrastoak. Berria - Gaiak   2004-07-06

Ministerio horretako Geologia Zerbitzuak. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 166. orr.

Zaragozako Unibertsitateko Geologia sailak. Berria - Euskal Herria   2004-01-10

Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuak. Berria - Euskal Herria   2004-11-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

geologia eta (4); geologia zerbitzuak (3); geologia zerbitzuko (3); gobernuko geologia (4); gobernuko geologia zerbitzuko (3); nafarroako gobernuko geologia (4); unibertsitateko geologia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus