Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ongarritu [29 agerraldi, 20 liburu eta 3 artikulutan], ongarri(tu), ongarritzen 1 du ad ongarria eman. Ik ongarriztatu.

Basoak, esaterako, zura ematen du, itzal egiten du eta lurra ongarritzen du orbelaz. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 441. orr.

Burgundiarraren artaldeek erromatarraren landa ongarritzen zuten. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 273. orr.

Haragi-piltzarrak loreontziak ongarritzeko erabiltzen zituen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 48. orr.

Laborariak lurra, lurretik beretik atera dituen fruitu on guzien hondakinekin, gernu-gorotzekin, ongarritzen duen bezalaxe. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 69. orr.

2 irud/hed

Idazle apalak gehienak, baina beren lanaren izerdiaz asaba zaharren baratze koxkor hau ongarritu eta aberastu dutenak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 9. orr.

Mundu zaharreko kultura guzietan, Indiatik Europaraino, izpirituz ongarritutako materia umoa eta giza gogo ondua eta betea sinbolizatzen dizu bederatziak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 181. orr.

Bertzalde, ez zuen lehen aldia bertzeren baratzea ongarritzen, eta emazte printzipalagoaren pazientzia erretzeko beldur zatekeen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 31. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Horren hurrengoa Kolonbia dateke, eta Kuba, Argentina eta Txile ere lur ongarritua diratekeela dio. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 220. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus