Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sagu 1 iz ugaztun marraskaria, arratoiaren antzekoa baino hura baino txikiagoa, etxeetan kalte handiak eragiten dituena (Mus musculus).

Kafesnea berotzen ari nintzela, sagu batek zaborrontzitik jauzi egin eta sukaldearen eta hormaren arteko zirrikitutik ihes egin du. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 40. orr.

Gaur goizean sagua harrapatu dut. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 43. orr.

Gaur goizean, sagutegian sagu bat harrapatuta zegoela ikusirik, katuari deitu, eta hari ematera nindoan zomorro hura. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 74. orr.

Amama Otsok saguak harrapatzeko tranpak jarri zituen, baina Charliek eta biok garaiz aurkitu genituen, eta haietatik ihes egiten lagundu genien. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 35. orr.

Txori txikietarako zepoak, saguak harrapatzekoak, sua astintzeko burdinak. Jon Maia   «Riomundo» - 164. orr.

Txoriak, saguak eta horrelakoak begiradaz zorabiatu eta menpean hartzen ditu... Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 107. orr.

Ezin konta ahala sagu ikusten nuen etxean barrena ihesi eta haien atzetik katutzar batzuk. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 81. orr.

Arratoiak eta saguak izugarri ugaldu ziren. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 104. orr.

Korridorean gure aita ikusten zuenean sagu baten gisara ateratzen zen ihesi, aitak ezin zuelako sufritu. hiria indarrez hartu eta katuak sagua bezala astintzen baitu... Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 48. orr.

Saguak akabatzeko pozoia bota zuen jaki-gordailuko harraskaren azpian. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 36. orr.

Bi hilabetez, jo eta ke aritu zen bere gelan, atsedenik hartu gabe, zurezko kaiola txiki batean sarturik zeukan sagu bat hezten. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 329. orr.

Aski, katuarena eta saguarena egiteaz. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 299. orr.

Erdi lotarik iduritu zitzaidan sagu bat ari zela zerbeiten karruxkatzen eta pentsatu nuen etxeko gatuak sobera bazkatzen genituela. Herria   2005-01-20

Egun osoa ematen zuen pisu zaharreko gela abandonatuetan preso, labirintoan galdu den saguaren antzera. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 173. orr.

Zuk, sagua izaki, jale onaren fama daukazu eta ez zenuke pastel bakar bat ere arbuiatu behar. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 11. orr.

Intsulina ekoizten duen ehuna sortu dute, sagu baten zelula pankreatikotik abiatuta. Berria - Gaiak   2004-08-24

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Baziren era berean arratoi batzuk, estolda-ahoen ondoan jateko zerbaiten bila, sagu hori txiki batzuk, eta katu bat, zelatan. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 58. orr.

Mendiak erditzen dira, eta sagu barregarri bat dakarte mundura. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 43. orr.

Ikertzaile lanetan bera; Sebastian Gonzalez, sagu zuria (cobaya). Berria - Kirola   2004-04-08

Kontua da sagu zuriak lapurtzen zituela ez-dakit-zein laborategitik lagun batekin. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 53. orr.

Sagu bikietan egin diren azterketetan. Berria - Gaiak   2006-03-29

Baina topo egingo dute estoldetako sagu maltzurrarekin. Berria - Kultura   2004-10-20

Nire gelan ostatu hartu duen adiskide sagu bibote-tenteak badu izena. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 135. orr.

Sagu tripa-hutsak iduri, soin gaineko arropen larru higatua marruskatzera abiatzeko puntuan ginen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 269. orr.

Erreserbako gudaritxo zahar bat, sagu bat bezala izutua. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 281. orr.

Mendiko sagu txiki bati heltzen zion isatsetik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 110. orr.

3 (irain hitz gisa)

-Berriz hemen harrapatzen bahaut, sagu zikina, pottoak moztuko dizkiat azazkal hauexekin! Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 9. orr.

Orduan gauza pare bat ikasiko duzue, sagu miserableok. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 357. orr.

4 irud/hed

Osaba, erdi jostetan bezala, eta apeza, berriz, bere atzaparrak zorrozturik, sagua noiz larrutuko, osabak dogmaren eta ortodoxiaren marra iragan bezain fite... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 226. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eguzki sartzea igarri-igarrian zegoen eta Midak kalezuloa itzalek lausotua ageri zen, hura hesitzen zuten hiru hormek are gehiago ilundua, sagu habia irudi. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 17. orr.

Hau sagu-tranpa bat duk suak hartzen badik... Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 139. orr.

Katalogo luze bat utzi zigun, zein liburu, zer-nolako orri ziren goxoenak esanez, gure sagu-umeak gosez hil ez zitezen. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 9. orr.

ik sagukume. 799

Bob James, herrixkako sagu-liluratzaile sudur-okerra, ekarrarazi zuen saguak xirmi-xarma desagerraraz zitzan. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 36. orr.

Teratokartzinoma delakoa, zenbait sagu-leinu odolkideren barrabiletan aurkitzen dena. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 83. orr.

Guztiak ere ados ziren jauzi egin eta sagu-enbrioia ikertzeko. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 87. orr.

Iruditu zitzaidan bazegoela hartarako urrats bat aurreratzea eta ugaztun-zelulen ezaguera egitea sagu-zelulak haziz. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 78. orr.

Hilabete batzuetan, bagenituen haziak hainbat motatako zelulak, sagu-linfozitoenak bereziki. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 79. orr.

Ene leihoaren parean, sabel sagu koloreak, papoen ortzadarren berde-more distirantak. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 125. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Larre-saguak korrika bizian nire ondotxotik. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 60. orr.

Uzta-sagu bat zen, inoiz ikusi dudan sagutxorik politena; itzelezko belarriak zituen, eta begi basatiak. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 38. orr.

Ekipoko kideek makinaren super-arkuen pean jaso zutena hamaikagarren laborategi saguaren gorpu kiskalia izan zen. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 84. orr.

7 ordenagailuari atxikiriko gailua, esku batekin erabiltzen dena eta pantaila gobernatzea ahalbidetzen duena.

Sagu biribila: iMac ordenagailuaren diseinu originalarekin bat etortzeko, sagua eta teklatu bereziak diseinatzea erabaki zuen Applek. Berria - Gaiak   2006-04-01

Sagua mugitu, sakatu, posta zabaldu eta oihu egiten du: [...]. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 168. orr.

Nabigatzen egon gabe ere sagua sakatu nahi izateko keinua egitea zen azterketa batzuek aipatutako zantzuetako bat. Berria - Harian   2005-01-23

Azkazalak hozkatzen ditu saguarekin jolasean dabilen bitartean. ukitu, pentsatu, ordenagailuaren saguarekin berriro ere klik egin... Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 47. orr.

Urduri begiratu zidan, eta botoiak sakatzen hasi zen, saguaren gainean. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 120. orr.

8 sagu-arte iz sagutegia.

Klaska! entzun zen, eta eskua sagu-arte batean harrapatuta geratu zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 115. orr.

9 sagu zulo iz

Filch korridoreetan gora eta behera hasi zen bat-batean, dena oholez estaltzen: paretetako zirrikitu txikienetatik sagu-zuloetaraino. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 220. orr.

Ukuilu aldera eraman zuen estatua hutsaren mamua, klop, klop, sagu zulora. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 18. orr.

Europa sagu-zuloa bilakatuz doa. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

sagu zikina (4)

erantzun zidan saguak (3); esan zidan saguak (3)

saguaren bihotza (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus