Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nolabait 1 adlag
2 (izen gisa)

Asmabide horietan murgildurik ibili nintzen; baina haietako ezein ere ez zetorren noski bat, ezta nolabaitik apurrenean ere, Tsíui PÍn-en kapitulu kontraesanez josiekin. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 79. orr.

3 nolabaiteko izlag moduren batekoa; erdipurdikoa.

Marrazkiei begiratzeak nolabaiteko atsegina ematen zion. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 33. orr.

Nahi al duzu, espero al duzu zure gorputzak azkenean zerbait esatea, zerbait egitera behartzea, norbaiti noizbait nolabaiteko zerbait eskatzera bultzatzea. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 86. orr.

Gauzen nolabaiteko trinkotasunik eza. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 135. orr.

Zure hitzetan nolabaiteko mingostasun eszeptikoa sumatzen dudala iruditzen zait. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 21. orr.

Ekintza gaizto hark nolabaiteko plazera emango zion ziurrenik, baina askoz ere mingarriagoak izan zitzaizkion ondorioak. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 86. orr.

Helduokin, bazuen nolabaiteko harremana. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 200. orr.

Talde ekologistaren jarrerak, ordea, harridura eta nolabaiteko etsipena eragin zuen solidarioen artean. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 59. orr.

Sortze-lanerako, beste zerbait behar da... nolabaiteko indar berezia edo diziplina, edota biak. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 112. orr.

Aski da, hala dela etsi dezagun, musika barrokoko zati han-hemenkako batzuk entzutea, guztiek ageri baitute familia-aire nolabaiteko bat. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 175. orr.

Antzinako ezaguera modu hori ez ote dator sinboloan oinarritutako sistema berriagoen garapeneko akats nolabaiteko baten ondorioz? Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 235. orr.

Gertakizun zoriontsua dagoeneko gauzatu den gorputz eroriaren berpizkundea gure subjektibotasunean baita, ez nolabaiteko geroan gertatuko dena. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 85. orr.

Edurnek nire lankidetza nolabaitekoaz etxeko patioan hedaturiko arropaz oroitu nintzen, eta jakako lepoak goititu nituen, babesgarri ezdeusa izanen nuela jakin arren. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 403. orr.

· Mogel da lehen euskal nobelaren egilea, oso nolabaiteko nobela bada ere. Berria - Kultura   2004-05-11

Jatorriz europarra zen jaun baten kezkak beste nolabaitekoak ziren garai hartan. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 68. orr.

4 erdipurdikoa.

Gaur Fernandoren egia bertsozko horiek oso nolabaiteko eta erdipurdikotzat dauzkate euskaltzaleek eta Euskalgintzako euskalginek. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 158. orr.

Neroni bainaiz Don Kijote Mantxako, animalia honek esan duena bera, nire alde goratzarre gehiegizkoa egin badu ere; hala ere, nolabaitekoa izanda ere, eskerrak damaizkiot zeruari bihoz-bera; eta errukiorra eman didalako, inori kalterik ez eta guztiei on egiteko aroia duena. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 152. orr.

5 nolabait ere

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus