Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nolakotasun 1 iz gauza bat den bezalakoa egiten duen hura.

Ez dago gauza lausoagorik pertsona baten nolakotasunari buruzko inpresioak baino. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 160. orr.

Gizarte hauen nolakotasunak, bai bertuteak eta bai akatsak, nerabezarokoak dira argi eta garbi... Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 154. orr.

Slytherinek bere ikaslerik hautatuenengan estimatzen zituen nolakotasun asko edukitzea suertatu zaizu: bere dohain bakana, parsel-hizkuntza... asmamena... erabakitasuna... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 278. orr.

Landareen eta animalien oinarrizko nolakotasuna, hazteko, gaiberritzeko eta ugaltzeko ahalmenean datzana. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 27. orr.

Zuhaitz-mota desberdinek nolakotasunak ere desberdinak izaten dituzte. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1310. orr.

Ea, nork esango dizkit mandragoraren nolakotasunak? Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 80. orr.

Ama izatearen nolakotasuna da amatasuna, eta ama, berriz, seme edo alaba bat edo gehiago dituen emakumea. Berria - Gaiak   2004-04-28

Kolonia-inperioen osaerak ere ez zuen auzitan jarri Europako nazioarteko sistemaren mundu-ekonomiaren nolakotasuna. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 46. orr.

Ahotsaren nolakotasunaz estali nahi izan duzu urduritasuna. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 157. orr.

Lehendabiziko bokalaren nolakotasunaren kromatikotasuna areagotu da, eta itxiago eta palatalago egin da. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 54. orr.

Bokalerdi esaten zaio diptongoan bokalaren ondoren ahoskatzen den nolakotasun bokalikoari (hau aw). Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 103. orr.

Gainerako maiztasunek hotsaren nolakotasuna baldintzatzen dute, baina ez garaiera. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 92. orr.

Ohar bedi, bide batez, matematikariek zenbakiei eskainitako kalifikatzaileen nolakotasuna: hautsiak, absurdoak, ezinezkoak, gorrak, puskatuak, irudizkoak, konplexuak, idealak eta, bukatzeko, traszendenteak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 436. orr.

Txikitik handirako eta barrutik kanporako prozesu osagarri baten bidez jabetzen gara espazioaren neurriaz eta nolakotasunaz. Berria - Kultura   2004-03-21

2 (filosofian eta kidekoetan)

Nolakotasunari eta zenbatekotasunari dagokienez. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 194. orr.

Horien ustez, gizaki bakoitzaren zorionaren zenbatekoa eta nolakotasuna zientifikoki neurtuz, zuzena eta okerra zer diren erabaki dezakegu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 209. orr.

Substantzien propietateen artean batzuek haien zerizana ematen digute, beste batzuek, ordea, haien nolakotasuna. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 171. orr.

Parerik gabeko nolakotasun bati parerik gabeko kausalitate batek erantzun behar dio. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob - 149. orr.

Gizakia afektu edo sentimenduzko nolakotasun baten bidez kalifikatzen denean, adibidez honela esatean: Urlia koleratsua da, haserrekorra, beldurtia, edo bihozbera, horiek baina, nolakotasun moral iraunkorrak direla esan nahi gabe. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 126. orr.

Halere, esentzia bati baiezko eta funtsezko eran egotziriko edozein atributu, biotarik bat: edo esentzia bera da, edo bestela esentzia horrexen nolakotasuna da. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 125. orr.

Era substantzialean edota, nolabait esanda, esentzialki, ez subjektu baten akzidente gisa, gorputzean beroa edota itxura bezala, ez eta nolakotasun edo kantitate gisa. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 304. orr.

Horrek ez baitu haren esentzia osatzen ez eratzen, eta, beraz, ez da "nolakotasun" bat besterik; baina nolakotasuna "goren genero" gisa, akzidenteetako bat da. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 125. orr.

Kontzeptu metafisiko gehienak mahai gainean jartzen ditu Aristotelesek: substantzia, subjektua, izatea, materia, forma, nolakotasuna, kategoria, jainkoa, kausa lehena, potentzia, oinarria,... Askoren artean   «Filosofiako gida» - 181. orr.

3 (izenondoekin)

Badakit, bai, Sinpatia edo Antipatia hitzak lehen aldiz sarrarazi dituzten autoreek gauzen nolakotasun ezkutu batzuk adierazi nahi izan dituztela izen horiekin; baina, uste dut, halere, zilegi zaigula hitz horiekin berekin nolakotasun ezagun edo nabari batzuk ere aditzea. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 267. orr.

Liburuen nolakotasun espazialak ez bezalako betelan neurgaitz eta barreiatuagoa betetzen dute oihartzunek espazioan. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 29. orr.

Musikaren nolakotasun alaia ezabatu gabe. Munduko ekonomiaren nolakotasun hierarkizatua. Askoren artean   «Rataplan» - 87. orr.

Europar mundu-ekonomiaren nolakotasun kapitalistatik dator haren bokazio unibertsala, bestela esanda, munduko espazio osora zabaltzeko joera, espazio horren hetereogeneitateaz baliatuz. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 46. orr.

Amerikar herrian oro har ezkutuan zeuden nolakotasun militarrak 1917-18 eta 1941-45eko aleman-amerikar gerretan agertu zitzaizkien aurkari alemanei. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 374. orr.

Ez dago kontsonante pilatze handirik, ezta nolakotasun iluneko bokalik ere. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 46. orr.

Garai hartan irakurtzen nituen liburuak [...] nahasmenaren beraren nolakotasun fantastiko eta lotura gabearen parte ziren, eta ez txikia gainera. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 23. orr.

· Munduko finantza-doikuntzaren nolakotasun partez bortxatu horrek agertzen du zergatik egin zuten gora interes-tasa errealek petrolioaren bigarren krisialdian. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 159. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hizkuntza batzuetan bokal fonemak ez dute nolakotasun ezaugarririk (h[au] d[a] aurreko eta atzeko bokalen arteko desberdintasunak, edo bokal biribildu eta biribilduen artekoak ez du esanahia bereizten). Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 158. orr.

Kontsonanteen nolakotasun desberdintasunaren kasuan. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 159. orr.

Nolakotasun-multzo baten kontsonantzia edo adostasunaren emaitzaz lortutako arte konplexua da arkitektura. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 200. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bi bokal-nolakotasun silaba bakarrean gertatzea da diptongoa. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 65. orr.

Lehen bi formanteak erabili ohi dira bokal nolakotasunak elkarren artean bereizteko, deskribatzeko edo sailkatzeko. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekonomiaren nolakotasun (3); nolakotasun moral (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus