Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

margotzaile 1 iz ogibidez paretak eta kidekoak margotzen dituen pertsona. ik pintatzaile.

Eskuak koipez eta grasaz zikinduta zituzten mekanikariak eta brotxa eskuetan zuten margotzaileak. Berria - Kirola   2006-04-05

«Hitzik gabe» daude bosgarren solairutik erorita hildako margotzailearen lankideak, ezbeharra «edonori gerta zekiokeelako». Berria - Ekonomia   2006-01-17

Hildako idazleak ote ziren etxe barru haietan horma-margotzaile? Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 169. orr.

Bere lan ofizialetako batzuk aipatu dizkigu: dekoratu egile, eskaparate jartzaile, obretako langile, horma margotzaile... Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 123. orr.

2 izond margotzen duena.

Duthuit bezalako kritikari baten iritzian, berriz, formen adierazgarritasuna ezin banatuzkoa da subjektu margotzailearen desiratik, eta errealitatearekiko topaldi arrakastatsu baten testigantza ematen du beti. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 259. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus