Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inausketa 1 iz inaustea.

Mahatsondo ilarak eskuin-ezker zabaltzen dira, ia bailararen mugetaraino, eta atzera aurrera luzean galdu, ohi baino soilduago inausketa egin berritan. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 148. orr.

Eskuan jo zuen inausketako guraizeez. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 226. orr.

Baita inausketetako eta lorezaintzako hondakinak ere. Berria - Euskal Herria   2004-03-30

2 irud

Santutegi oparo eta abarotsua bizi zuen kristau herriak sasoi batean, azken Kontzilioak entresaka eta inausketa kupidagabea egin zuen arte. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 42. orr.

3 (hiz elkartuetan)

Lurra iratzartzen hasten deneko, zuhaitzak esnatu baino lehen, laborariak inausketa lanak hasten ditu, beroak dena nahastu dezan baino lehen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 49. orr.

Aurreneko aldiz, halaber, inausketa lanetan zortzi etorkin aritu dira. Berria - Ekonomia   2004-08-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus