Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ongintza 1 iz behartsuen laguntza.

Baina, Dolmancé, karitateak, ongintzak ezin al du zenbait arima sentiberaren zoriona ekarri? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 105. orr.

Zeren, samin oroz at, arriskuetatik libre, bere baitan ahaltsu, gure beharrizanik gabe, ez ongintzen menpe baitago, ez suminak jotzen baitu. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 35. orr.

Ongintza harrokeriaren bizioa da, arimaren benetako bertutea bainoago. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 105. orr.

Argitaletxe alternatiboa da, irabazien zati handi bat ongintzazko zereginetan gastatzen duena. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 128. orr.

On Kixoteren erara abiatzea gustatuko litzaidakeela pentsatu nuen, jomuga zehatzik gabe, ongintza xede bakar, bidez bide, neure indar eta borondatez okerrak zuzentzeko eta behartsuei laguntzeko prest. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 58. orr.

2 behartsuei laguntzeko erakunde publikoa.

Emakumeak, berriz, borrokalari horien pareko kideak, ongintzako patronatu, haurtzaindegi, tailer gehienen sortzaile izan ziren. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 146. orr.

Ongintzako mediku izan zen Manuel Val y Vera ere, Barojaren zahartzaroko lagunik leialenetakoa eta barojazaleenetakoa. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 16. orr.

Ongintzako langelan xuxurlaka aritzen ziren: [...]. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 162. orr.

Jantoki ongintzazkoetan emandako haragi erdi-ustela. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 33. orr.

Donostiako belle epoque-ren garaian [...] distira horri bizkar eman eta ongintzako lekaimeek eskaleei jaten ematen zieteneko irudia margotu zuen. Berria - Kultura   2004-10-13

Ongintzatik ongizatera. Berria - Kultura   2006-03-01

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Po ibaiaren bazterretako uholdeetan bizirik atera zirenen aldeko ongintza-errezitaldi batean. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 38. orr.

Zenbait ongintza-elkartetako presidente eta beste batzuetako partaide zen. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 153. orr.

Azal biguneko liburuak bost dolar eta hamar zentimotan saldu ziren [...] eta otsailaren lehenerako saldu ez zirenak erietxeetara, ongintza-erakundeetara eta itsasgizonen liburutegietara igorri ziren. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 327. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus