Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zelaigune (orobat zelai gune eta zelaiune) iz zelaia dagoen gunea; gune zelaia.

Lisieuxeko basilikako eskailerak eta aurreko zelaigunea errefuxiatuz beteta zeuden. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 34. orr.

Kontzentrazio zelaian hiru zelaigune badira eta horietan bizia arras desberdina da: diziplina gunea, huntan egun guziz, gau guziz, hotzak, goseak, akidurak, eritasunak, bortizkeriak beren berexketak egiten dituzte; enbaldituen gunea, huntan lau biltegi badira, horietan metatzen dira 61 urtez goiti direnak; zelaigune haundia, hor badira biltegi batzu doi bat apainduak eta lasaiak, horietan bizi dira fagoratuak direnak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 122. orr.

Postalaren alde batean argazki bat ageri zen, non bi mutiko, besopean kalashnikov bana zeramatenak, agertzen ziren oihaneko zelaigune batean. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 105. orr.

Aldapa bukatu zenean, bidetxoaren bi aldeetara zelai gune zabalak aurkitu zituzten. Jon Maia   «Riomundo» - 131. orr.

Harkaitzaren zelaigune bihurgunetsuaren amaieran, antxeta saldo izugarriek oihu egiten zuten beren lagun hil berrien eta urteetako zirinaren gainean. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 163. orr.

Jesus, ikasleekin menditik jaitsi ondoren, zelaigune batean gelditu zen. Elizen arteko biblia   Lk 6,17

Hemen, ez da tolesdurarik zelaiguneetan, ordeka zabal luzeak baino ez. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 88. orr.

Jerusalemgo Mezkiten Zelaigunean bildu ziren Hamasekoak. Berria - Mundua   2006-01-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus