Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nolaz adlag (Hiztegi Batuak nola hobesten du) adlag nola. ik nolatan.

-Eta nolaz utzi zuten etxea? Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 88. orr.

Bai, nolaz ene herriko neska bat horretaratua? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 102. orr.

Auritze: herri honek betidanik hunkitu nau: nolaz hoinbeste etxe eder, mendia hor berean delarik? Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 29. orr.

Istorio hau kondatzean, nolaz ez gogora, orain duela 60 urte gertatu zena, Poloniako konzentrazio kanpo batean? Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 55. orr.

Nolaz uko eginen nuen tanpez hoinbeste segurtamenei? Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 120. orr.

Justiziak berak beharko du neurtu nolaz holako lerratzeak izan ditezkeen. Herria   2005-12-08

Gehiago dena, nehork ez du konprenitzen nolaz elizako ezkilak, nolaz nork beraren ordugailuak, irratiak, telebistak, hozgailuak, hoinbeste mekanikeria etxe batean orain elektrikaz direnak, berdin elektronikaz beteak direnak, nolaz geldituak diren edo makurtuak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 202. orr.

Bestela ez da ulertzekoa nolaz izaten zen bakarren bat beti nire inguruan. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus