Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ongixko 1 adlag adkor aski ongi. ik ongitxo.

Ongixko zekien hori niretzat nagaikarekin jotzea baino makurragoa zela. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 146. orr.

-Ongixko moldatu gaituk -nik, sobera arriskatu gabe. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 340. orr.

Irakurlea, honetara ezkero, ongixko konturatuko zen hau ez dela kimika-tratatu bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 295. orr.

Jakin-mina zabaltzen zihoan, gauzak ongixko egiten genituen seinale, nonbait. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 126. orr.

Ni ordurako ongixko gogait egina nengoen adio eta adiorik ez guztiez. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 69. orr.

Ongi, ongixko; baina erantzukizunak? Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 167. orr.

2 ez-ongixko adlag

Eta gure ama edo gutako norbait ez-ongixko sentitu eta Albertorengana joateko desira adierazten zuenean, gure aita bere irri-algara burrunbatsu haien eztandan lehertzen zen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 114. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus