Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

geraleku (Egungo testuen corpusean 1.093 agerraldi) 1 iz geldilekua.

Kreazio-lan estatikoki perfektu horietako bat da, Egilearen geraleku diren horietakoa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 122. orr.

Hemengo tren geltokiak, Auschwitzekoaren ostean gutxienez, herri bateko geraleku atsegina zirudien. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 124. orr.

2 (autobus, tranbia eta taxiena) ik geltoki.

Semaforoetan eta beste geralekuetan lotu da autobusa. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 98. orr.

Azken geralekua behar duenera iritsi da autobusa eta azkar jaitsi da andre argal eta luze bat, bidaikide bakarra. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 99. orr.

Aterpetxera ailegatu bitarteko azken geralekua. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 64. orr.

Autobusaren geralekuan, Hamed aurkitu nuen goizero bezala. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 34. orr.

Bidaiari gehien hartu dituen [tranbia] geralekua San Mames izan da. Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Bere taxiari egokitu zitzaiolako tren-estazio ondoko geralekuaren nolabaiteko ardura. Iban Zaldua   «Itzalak» - 19. orr.

3 bigarren mailako tren geltokia.

Trenak ez dira geldituko Zarauzko San Pelaio auzoko geralekuan. Berria - Euskal Herria   2004-10-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus