Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nomina 1 iz lansaria, soldata; soldataren agiria.

1.800 euroko nomina dut nik. Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Langile bakoitzaren nominan agertzen da sindikatura afiliatua zauden edo ez. Berria - Harian   2005-10-26

Madrilgo Corte Ingleseko langile emakume baten nomina erakutsi du. Berria - Harian   2005-10-26

Kasu horretan, nominaren edo soldata igoeraren ehuneko bat pentsio osagarrietara bideratzen da. Berria - Harian   2006-01-11

Apiril bukaeran nomina normal jasotzea espero dut. Berria - Kirola   2004-04-16

Enpresak maiatzeko nominan lehen igoera ordainduko ez balu, langileek eskubidea dute epaitegietara joateko. Berria - Ekonomia   2004-05-08

Gainerakoa (9,13 milioi) iazko martxotik aurrera nominan eginiko atxikitzean jaso dute zergadunek. Berria - Ekonomia   2004-04-02

Zeuk eman zenion lantegiko nominak lapurtutakoan lortutako diruaren erdia. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 143. orr.

Kontratua eta soldata aipatzeak xehekeria barregarria irudi lezake gaurko lan-baldintza negargarriak ezagutu ezean, baina niretzat berriak ziren hitz horiek: kontratua, soldata, eta orobat lanaren munduarekin loturiko guztia: nomina, ordutegia, fitxatzea, lankideak... Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 36. orr.

Nomina bat edo banku-balantza bat kalkulatzeko erabiltzen bada konputagailua, oso ondo dago lan egiteko modu hori. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 235. orr.

2 enpresa bateko soldatadunen zerrenda.

Aldizkariaren sorreran harritzen duen beste gauza bat zera da, euskal kazetaritzan nabarmendu den izen bat bera ere ez egotea nominan. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 130. orr.

3 irud/hed

Lan horretan jarduten zuen zenbaitek nagusi, ugazaba edo patroi boteretsua zuten: estatu baten nominan zeuden lapur "ofizialak" ziren, eta kortsario izen ohoretsua zeramaten. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 99. orr.

4 pertsonen edo gauzen izenen zerrenda.

Ezin izan nindutenez hil, kendu egin behar zuten nire izena herritarren nominatik. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 175. orr.

Jon Alonsoren Idiaren eraman handia saiakerak (1995) horien adibide-sorta ona eskaini zigun, eta orduz geroztik, jakina denez, nominak handituz jarraitu du. Iban Zaldua   «Itzalak» - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus