Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gereziondo iz arrosaren familiako landarea, lorak sortetan dituena eta gereziak ematen dituena (Prunus avium).

Gereziondo garratzak berandu / loratzen dira, gozoak goizago. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 40. orr.

Gereziondo baten azpian zegoen eserita. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 46. orr.

Kennet ibai bazterreko gereziondo loratuak ageri ziren. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 56. orr.

Gereziondoz inguratutako elizan jotzen zuen biolin eder hura, gereziondo zurez egindakoa. kristal landuz eta gereziondo-lorez egindako apartamentu batean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 83. orr.

Gereziondo-zurezko pipa luze bat harturik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 131. orr.

Gereziondozko pipa luze bat. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 92. orr.

Gereziondozko oholari baino ez zion kolorea eman. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 134. orr.

Horra gereziondo goiz loratua, nexka maitemindua iduri. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 296. orr.

Erabat ihartuta zegoen gereziondo bat. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 871. orr.

Mende batzuk lehenago erromatarrek mundu parte hartan ezagutzen ez ziren gereziondoak ekarri zituztelako. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus