Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inbertitu, inberti, inbertitzen (403 agerraldi, 29 liburu eta 249 artikulutan) 1 du ad inbestitu, ezarri.

Atzerrian ezarri, mailegatu edo inbertituriko kapitalen irabaziak, eta etorkinek bidalitako diru-funtsak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 63. orr.

Interesak %10ean baldin badaude, inor gutxik inbertituko luke %12ko errentagarritasuna eskainiko duela aurreikusten den negozio batean. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 33. orr.

Interesak sei hilabetetik behin eskuratu ordez, hiru hilabetetik behin eskuratu, eta berriz inbertitu bahitu, urte bukaeran P(1 + 1/4)4 edukiko huke. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 406. orr.

Hortaz, 50 milioi euro inbertituko duen lagun batek aukera izan behar du gero irabaziak lortzeko. Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Ingeles kapitalak Portugalen inbertituko balira. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 40. orr.

Herrialde zordunetan inbertitzeko interesa zuten enpresa multinazionalei. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 154. orr.

Epe luzera lehiakor izateko berrikuntza eta ikerketan inbertitu beharra. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 67. orr.

Herrialde hartzailean eskuratutako mozkinak berriro bertan inbertituz. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 72. orr.

Bost talentu hartu zituenak inbertitu egin zituen berehala eta beste bost irabazi. Elizen arteko biblia   Mt 25,16

1991tik 1996ra [...] eragile pribatuek 900.000 milioi dolar korronte inguru mailegatu, ezarri edo inbertitu zituzten garapen-bideko herrialdeetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 131. orr.

Txinak 500 milioi dolar inbertituko ditu Kubako nikel produkzioan. Berria - Mundua   2004-11-24

Kataluniako aurrezki kutxak hiru milioi euro inbertitu zituen gizarte lanetan. Berria - Ekonomia   2004-02-03

'Hedge funds'-etan inbertitzeko lehen funtsa sortu du BBK-k. Berria - Ekonomia   2006-01-19

Badago funts solidario eta etikoetan inbertitzea errentagarritasunari uko egin gabe. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 200. orr.

Izan ere, urtegiaren mehatxua aurrean izanda, nork inbertitu behar zuen ezer bere etxeko teilatua edo paretak konpontzeko? Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 145. orr.

Lanean hasteaz batera, dirua aurreratzen eta inbertitzen hasi nintzen. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 101. orr.

Hor dago familia, hor dago gizartea bera, guregan inbertitu duena: mantendu gaitu, urte askotan itzuli behar ez zen dirua eman digu. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 257. orr.

Garapen emozionalean inbertitzen den guztia bueltan etortzen da: haurra lasaiagoa izango da, esplorazio aberatsagoa egingo du, harremanak errazago egingo ditu... Berria - Euskal Herria   2004-12-10

2 alderantzikatu.

Dezeleragailua inbertitu eta 2043 urtera itzultzeko agindua sakatu zuen. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 83. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Espainian piramide inbertituaren eskemari zorrotz jarraitzen zaio normalean, eta Frantzian piramide inbertitu hori irekiagoa da. Berria - Euskal Herria   2004-11-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus