Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inbertsio (Hiztegi Batuak matematikaren arloan onartzen du hitza) 1 iz inbertitzea. ik inbestimendu.

Bere independentziari harrotasunez atxikirik, Japoniak ez zituen kanpoko maileguak eta inbertsioak onartu. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 43. orr.

Inbertsioa sustatu eta enplegua sortzeko. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 115. orr.

Energia berriztagarrietan eta kontsumo eraginkorrean 4.900 milioi euroren inbertsioak egingo ditu Eusko Jaurlaritzak. Herria  

Ikerketa bultzatzeko, Bill Gatesek sei milioi dolarreko inbertsioa egin zuen. Berria - Ekonomia   2004-05-02

Katalunian, bestalde, inbertsio handia egin da osasun zerbitzuetan. Berria - Gaiak   2004-02-11

Estatuak inbertsio masiboak egin zituen industria astunetan eta oinarrizko azpiegituretan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 44. orr.

Ikasliburu baten egiten den inbertsioa berdintzeko hiruzpalau urte behar izaten ditu argitaletxe batek. Berria - Harian   2006-01-15

Ikerketa-garapenean (IG) inbertsiorik handienak egiten dituzten herrialdeetako enpresek atzerrian ere egin ohi dituzte inbertsioak, beren berrikuntzak ustiatzeko. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 79. orr.

Enpresen inbertsioa zergagabetuko da. Berria - Ekonomia   2004-01-07

Enpresen inbertsioek behera egin zuten urteko hirugarren hiru hilekoan (-%0,1). Berria - Ekonomia   2004-01-07

Markoetan egiten ziren inbertsioen zenbatekoa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 95. orr.

Merkataritza, nazioarteko inbertsioa bezalaxe, osagarritasunezko irizpideen gainean oinarritzen zen funtsean. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 13. orr.

Trukeen, inbertsioen eta kredituen fluxuen bitartez. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 206. orr.

Beste lekuetan aurkitzen ez diren lehengaiak ustiatzeko ez bada, nazioarteko inbertsioak ez du periferiako lurraldeetara jotzen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 120. orr.

Atzerriko inbertsioa jaitsi arren, esportazioak %15,6 igo ziren. Berria - Ekonomia   2004-06-17

Urre-ereduaren erregimenaren baitan [...] nazioarteko maileguak, eta baita zuzeneko inbertsioak ere, sekula ez bezalako lastertasunaz garatu ziren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 71. orr.

Nazioarteko zuzeneko inbertsioen hazkunde indizea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 72. orr.

Herrialde industrializatuen arteko inbertsio gurutzatuen nagusitasuna. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 71. orr.

Inbertsio pribatua sustatzeko. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 34. orr.

Inbertsio ez errentagarriak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 89. orr.

Zortzi urterekin, haurrak nekazaritza lanetan laguntzen hasiko ziren; beraz, karga ez, baizik eta inbertsio ona zen haur asko izatea. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 275. orr.

Autodeterminazioaren aldeko botoa «gatazkaren konponbide demokratikoan inbertsioa egitea» dela erantsi zuen. Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Inbertsiotzat hartu nuen bidaia, gizon aberatsen bat aurkituko nuen ustean. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 119. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beste aldetik, baliabideen kostua handitu egiten da, inbertsio-tresna errentagarriagoak agertzearekin (inbertsio-sozietate eta inbertsio-funtsak), familien aurrezkiak banku-gordailuetatik urruntzen baitituzte. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 184. orr.

Europako Inbertsio Bankuaren dirua erabil dadila. Berria - Mundua   2006-03-25

Stephen O'Sullivan UFG inbertsio etxeko adituak. Berria - Ekonomia   2004-07-21

Fininvest bere inbertsio enpresari lotutako auzi batean. Berria - Mundua   2004-11-13

Permira eta Carbalek (Ballve anaien inbertsio elkarteak) akzioko 2,15 euro eskaini zituen. Berria - Ekonomia   2006-04-21

Hein handi batean, kotoiaren esportazioak finantzatzen zuen inbertsio-ahalegina. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 52. orr.

Maileguz hartutako funtsak inbertsio-proiektu errentagarrietan erabili zirenean. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 89. orr.

Produktu manufakturatuen tokiko merkatuetan sorturiko urrialdiek inbertsio-aukera esperogabeak ekarri zizkieten bertako enpresaburuei. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 116. orr.

Makina-erreminta inbertsio ondasuna da. Berria - Ekonomia   2004-05-01

Inbertsio-tasa hori BPGaren %22 zen 1993an. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 160. orr.

Herrialdean I+Gn eginiko inbertsio proportzioa «ona» dela azaldu zuen Camposek. Berria - Ekonomia   2004-07-04

Orain arteko errentagarritasunari eta inbertsio mailari eustea du asmo. Berria - Ekonomia   2006-03-30

Inbertsio plan errentagarriak finantzatzeko. Berria - Ekonomia   2004-05-13

Haien inbertsio-estrategiak, dinamika berriak sortu baino areago, jadanik abian diren barne-dinamikei atxikitzen zaizkie gehienetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 111. orr.

Inbertsio-atonia iraunkorra. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 175. orr.

inbertsio dezifizita zuzentzea. Berria - Mundua   2006-01-03

Txinara joango dela herrialdeak Asian dituen merkataritza eta inbertsio harremanak bultzatzen laguntzeko. Berria - Mundua   2004-08-14

Manufakturen sektorean eta ekonomia dinamikoenetako zerbitzuetan egin diren inbertsio-forma berriak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 76. orr.

1970eko hamarraldiaz geroztik garatu diren inbertsio molde berriei esker, bereizi egin daitezke ekoizpenaren kontrola eta kapitalaren ekarpena. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 72. orr.

Inbertsio-erregimenaren liberalizazio etengabearekin batera. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 73. orr.

Hala eta guztiz ere, datu horiek nahiko ondo islatzen dute inbertsio-ardatzen eta inbertsio-hartzaileen arteko hierarkia. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 74. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kreditu inbertsioen balioa 7.885 eurokoa da. Berria - Ekonomia   2004-04-24

Enpresen kapital inbertsioa %5,1 hazi da. Berria - Ekonomia   2004-02-19

Lizentziak ematea erraza izaten da gauzatzen, ez da garestia, eta teorian irabazi gehiago eman ditzake ekoizpen-inbertsio baten mozkin beti aleatorioek baino. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 80. orr.

Konpromisoak gauzatzeko aurrekontu-inbertsio handiak behar dira hezkuntzan, informazioan, partaidetzan eta komunikazioan. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 34. orr.

Eskualde osoan bultzatu zen truke-tasen balioeste gehiegizkoari esker, eta lurreko oligarkiaren sarreren lepotik, industria-inbertsioen kostuak murriztu ahal izan ziren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 117. orr.

Gai jakin batean, material berezi batean murgildurik, bestalde, egunean-egunean handituz doa denbora- eta lan-inbertsioa. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 74. orr.

I+G+I inbertsioen, prestakuntza iraunkorraren, azpiegituren, marketinaren, kudeaketaren eta malgutasunaren alorretan. Berria - Ekonomia   2004-06-30

Esportazio eta barne-inbertsioen gorakadak eta nazioarteko ekonomiaren egoera onak eragin dute hazkunde hori. Berria - Ekonomia   2004-02-04

4 alderantzizkatzea.

Horixe baita inbertsioa: segida baten osagaiak aldrebes jartzea. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 116. orr.

Permutazioaren aldaera bat da inbertsioa, baina hain da oparoa hitz jolasen munduan non atal berri bat egitea erabaki dugun, aurreko permutazioetatik bereizia. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 116. orr.

Labur esatearren, nigan inbertsio bat gertatu zen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 446. orr.

Zeinuaren inbertsioak ez du alternatibotasunaren bermea ziurtatzen. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 90. orr.

5 inbertsio funts

Aurrezleak gehien erakarri dituzten produktuak inbertsio funtsak izan ziren joan den urtean. Berria - Ekonomia   2004-01-09

Ageriko aurrezki, hipoteka mailegu eta inbertsio funtsen igoerek negozioaren bolumena %12,3 haztea eragin zuten. Berria - Ekonomia   2004-07-24

Merkatu indartzen hasi guztietara zabaldu zen orduan mesfidantza, eta Long Term Capital Management estatubatuar inbertsio-funts handiaren porrota eragin zuen ia. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 163. orr.

Inbertsio funts, pentsio funts eta aseguru-etxe handiek mugitzen duten dirutza osoa 21 bilioi dolar ingurukoa dela kalkulatzen da. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 226. orr.

FIDELITY AEBetako inbertsio funts taldeak partaidetza ugari eta handiak ditu geure burtsan. Berria - Ekonomia   2006-04-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus