Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nonahikotasun iz nonahikoa denaren, nonahi dagoenaren nolakotasuna.

Ulertzekoa da, noski, nonahikotasunari dohain zoragarri iriztea, neuk ere, lagunak aitorpena egin zidanean, halaxe iritzi bainion. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 107. orr.

Nonahikotasunaren eta putzu agorren antzeko desira bat, maldiziotik asko zeukana, birrintzeko irrikatik, teatro izugarrizkotik; goseak errinozero azalpean bezala su hartzen zuen desira bat. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 131. orr.

Errabino asko higikunde honen kontra agertu zen, hasidismoak Jainkoarekiko komunikazio intimoa eta katartikoa proposatzen baitu, Haren nonahikotasunak unibertsoa osorik hartzen duelako ideian oinarrituta. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 222. orr.

Horri gehitu beharko litzaioke mehatxuaren nonahikotasun ikusezin horrek ahalbidetzen duela nortasunari buruz etengabe galderak egitea norbere buruari. Berria - Mundua   2004-11-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus