Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inbertsore [28 agerraldi, 3 liburu eta 10 artikulutan] iz inbestitzailea.

Inbertsore batek, 1990ean, azken enpresa horren 10.000 dolar erosi izan balitu, 2000. urtean 13,4 milioi dolar izango zituen. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 163. orr.

Kanpoko inbertsoreek ez dutelako arrazoirik etekin txikia emango dieten herrialde horietako aktiboetan eta tituluetan inbertitzeko. Berria - Ekonomia   2004-01-07

Egitasmoak behar duen diruaren erdia kanpaina handi baten bidez lortu diren inbertsore pribatuek eman dute. Berria - Mundua   2004-09-18

Konpainia berriak ere sortu ziren inbertsore berrien eske zegoen euforia-giroari probetxua ateratzeko asmoz. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 232. orr.

Parmalatek bere burua finantzatzeko inbertsoreei jaulkitako tituluei dagozkien dokumentuak. makina bat inbertsore harrapatu zuen ekonomia berriaren burbuilak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 234. orr.

· Espainia dela Boliviako inbertsore atzerritar nagusienetako bat. Berria - Mundua   2006-01-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus