Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marine 1 iz Estatu Batuetako itsas armadako oinezko soldadua.

Ama bortxatu zuen eta gero marineetan sartu zen 1945ean. Uholdeen aitzakiarekin ere 500 marine ekarri nahi izan zituzten, eta, noski, behin sartuz gero haiek gelditu egiten dira, ea nork ateratzen dituen, Nikaraguan eta El Salvadorren gertatu zen bezala. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 35. orr.

AEBetako Armadako lau marine hil zituzten, berriz, zenbait ordu lehenago Al-Anbar eskualdean. Berria - Mundua   2004-07-08

AEBetako zazpi marine eta Irakeko hiru guardia nazional. Berria - Mundua   2004-09-10

Falujaren kontrola atxikiko dutela ziurtatu du marine-en buruzagitzak. Berria - Mundua   2004-05-02

George Bushen marine-en eraso-ideologia bera izatera behartzen gaituztelako. Berria - Kultura   2006-04-25

Marinea -ke hari lerdena ezpain artetik- Donostian zen atzo zortzi. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 107. orr.

2 irud/hed

Literatura ofizialaren marine berrien liburuak ere halakoak dira, denek estilo amerikar hori dute. Berria - Kultura   2006-04-25

3 (hitz elkartuetan)

Txarangaren atzetik pailazo gehiago doaz, saltoka, taliban koadrilla bat, hiru poxpolin bizardun eta marine talde batekin batera. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 150. orr.

AEBetako Armadako marine indarren eledun Carrie Batsonek. Berria - Mundua   2004-08-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako armadako marine (4); aebetako marine (6); aebetako zazpi marine (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus