Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pausatuki 1 adlag astiro, geldiro, modu pausatuan.

Pausatuki mintzatzen da, hitzen ordena patxadaz bilatuz. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 12. orr.

Hitz hauetxek esan ditu ozenki eta pausatuki: [...]. Txillardegi   «Putzu» - 263. orr.

Kattalin pausatuki hasten zaio eleka, besoak mahai gainean pausatuz eta eskuak gurutzatuz, bizkarra tente eta Gérard-i begietara so. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 166. orr.

Dokumentuko hamazazpi atalak pausatuki leitu zituen, bereziki kasu emanez bere eskualdean eragin gehienik ukanen zutenei eta, ondorioz, Sarako herritarrekin zituen harremanak alda zitzaketenei. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 128. orr.

Ez zaio antzematen arnasa hartzeko ere pausurik egiten duenik, eta hala ere lasai, pausatuki ari da Felix. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 56. orr.

Oraindik garaiz nengoen atea pausatuki itxi eta itzultzeko. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 95. orr.

Pausatuki behatu zion, berriz galdezka hasi aitzin. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 197. orr.

2 pausatuagoki

Isilaldi baten ondoren eta begietara begiratuz, ostera ere elkarri ematen dizkiote musuak ahoan, oraingo honetan luze eta pausatuagoki. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 287. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus