Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nondar 1 iz non jaioa, nongoa. (galderetan)

-Nondarrak zarete? -galdegin zien. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 56. orr.

Nondarrak dira gure kontrario horiek? Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 107. orr.

Dena dela, badakik hemen zenbat eta nondarrak garen, Sebastian? Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 147. orr.

-Orduan, bere bidera bihurturik galdegiten du: nondik norakoa edo noiztik honakoa da "jainko" izeneko zera hori?; nongoa da, nondarra, zein etxetakoa?; non ditu zainak?; uretan jaio al zen?, airean?, surtan?, su-gainean?, lurrazpiko ikara batean?, gaitzean?, ezbizian? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 56. orr.

2 (zehar galderetan)

Didier Deschamps futbol jokalaria nondarra den gogorarazi digu esatariak berriro. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 19. orr.

Etengabean jardun beharrak, eta izenak ez errepikatze aldera, pilotaria nondarra den esatera bultzatzen du kazetaria. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 20. orr.

Ez nekien nondarra zen, ez nion izenik ezagutzen, ez nekien Kazetaritza Eskolan ikasten zuela beste deus. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 22. orr.

Galdegiok ea nondarra den. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 183. orr.

Hori da nire bizitzaren historia, baina neronek ere ez dakit nondarra naizen. Berria - Kirola   2004-10-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nondarra den (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus