Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marisorgin 1 iz intsektu gorputz-luzea eta kolore-berdea, beste intsektu batzuez elikatzen dena.

Bereziki erakargarria iruditu zitzaion marisorgina, Mantis religiosa. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 134. orr.

Marisorgin emea espezieko arra baino askoz handiagoa dela, eme horrek arra inguratzen duenean kopulatu egiten dutela [...] eta, kopula horrek irauten duen bitartean, emeak jan egiten duela arra. Berria - Kultura   2004-08-11

Naturaren baitan ez daukat halako beste gauza ederren berririk, marisorginaren estaldura miresgarria izan ezean. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 25. orr.

· Aiztoa sabel barrura irristatzen sentitu, eta ez zuen txintik atera, bere halabeharra onartuko balu bezala, marisorginaren jaki gertatzearen halabeharra. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 133. orr.

2 ik mari 34.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus