Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nongo 1 izlag zer tokitakoa. (galderetan)

Baina nongoa haiz hi? ez haiz ondo hauetakoa? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 30. orr.

Eta nongoak dira ba neskok? Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 322. orr.

Davidek galdetu zion, orduan: -norena zara eta nongoa? Elizen arteko biblia   1 Sm 30,13

Nongoa da, nondarra, zein etxetakoa? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 56. orr.

Nongoa zara, italiarra? Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 245. orr.

-Nor eta nongoa haut? Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 67. orr.

Hemengoa bai... baina nongoa? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 246. orr.

Baina zu, nongoa sentitzen zinen? Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 70. orr.

2 (zehar galderetan)

-Nongoa haizen galdetu diat! Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 168. orr.

Ez diot galdetu nongoa zen; eta berak ere ez dit bere izena esan. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 31. orr.

Badakit nongoa den. Ez dakit zergatik, agurea nongoa zen jakin nahi izan nuen; dena den, ez zidan erantzun. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 224. orr.

Mahaizainak ardo bihurtutako ura dastatu zuen, nongoa zen jakin gabe. Elizen arteko biblia   Jn 2,9

Galdera zaparrada izugarria bota zidan: nongoa nintzen, zer lanbide nuen, ea Munichera nentorren lehenbiziko aldia zen, luzaro gelditzeko asmorik al nuen... Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 144. orr.

3 (izen baten ezkerrean)

Nongo jeneralen historia? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 410. orr.

Zer axola dio nongo posta-bulegoa erabiltzen duzun? Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 124. orr.

Nongo diruaz joaten hintzen dibertitzera iaz? Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 39. orr.

Nongo "zalantzak" ordea? Elizgizonen zalantzak, herri-gizonenak ala gizaki ororenak? Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 19. orr.

Nongo gizartea, nongo langileak askatu nahi ziren? Jokin Urain   «Errotarria» - 56. orr.

Komandantzian bildu ginenez geroztik ez dit bakerik eman, nongo mintzaira egiten dudan jakin zuenetik gainean daukat beti. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 187. orr.

Azkenean artean gehiago lotsatzeko, eta azal izurtuetako nork jakin nongo tolesturetan emazte gaztearen koloreak berriro aurkitzeko. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 130. orr.

Hark zeukan ekarria hark, ez zakiat nongo katedralaz ari zuan eta ni berari begira eta karpa baino ixilago nengoan. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 71. orr.

Ikusi zuen Sobakevitx ataurrean zegoela oraindik eta, itxuraz, tinko begira zeukala, nongo bidea hartuko ote zuen jakin nahirik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 162. orr.

Ea nongo erdigunera. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 159. orr.

· Ez ziren guti, bertzalde, nongo eta Lüküzeko bidea hartu zutenak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 61. orr.

4 auskalo nongo

Eragozpentxo burokratikoak zituztela auskalo nongo bankutan gordea zuten dirua eskuratzeko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 319. orr.

Kalaportuko beste karlista handiak ere berdin, auskalo nongo soto edo sabai zulotan ezkutatu ziren, Zergatik behartu behar naute goizeko lauetan auskalo nongo ukuilutako azpiak ateratzera? Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 45. orr.

Zerraldo batean zegoela sinesten zuten gainerakoek, auskalo nongo kanposantu batean lur emana, marmolezko hilarri baten pean. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 168. orr.

Hantxe geratzen zen, mugaldeko auskalo nongo kuartel-zuloan gorderik aberria defendatzen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 167. orr.

Nire gainbeherako urteak auskalo nongo bazter galduan eman behar baditut, aparretan eta dotoreziaz igaro nahi ditut. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 125. orr.

5 ez dakit nongo

Europako, Afrikako edo ez dakit nongo bazter guztietan. Zer pentsatu [liburu] salduena ez dakit nongo mojek prestatutako sukalde errezetak direla ohartzen garenean? Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 152. orr.

Nik era guztietako desenkusak eman nizkien, gizon uzkurra zela, ez dakit nongo euskal etxean euskara ikasten ari zela edo osasunez makal samarrik zebilela erantzunez. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 181. orr.

Erizain igorri zuten ez dakit nongo kanpalekura, eta han hil zen zenbait hilabeteren buruan. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 82. orr.

Ez dakit nongo unibertsitateko irakaslea omen da. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 78. orr.

Munduko atxur-jaurtitze txapelketa ez-dakit-nongo-herritan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 48. orr.

Zenbat idazle egin ote ditu kritikak ez-dakit-nongo edo badakit-noizko idazlerik handiena? Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 46. orr.

· Hik kontu egin badatorrela nik zer zakiat nongo bat... moldaviarra, adibidez. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 68. orr.

6 noiz-nongo iz pl noiz eta nongo zertzeladak.

Izan ere, batetik, hizketa erabat lotua dago hitz egiten duenarekin eta hizketaren noiz-nongoekin eta hartzailearekin. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 11. orr.

Ez naiz hasiko elektroiaren gorabeherekin, ez naiz ariko haren ibilbide ezin determinatuzkoaz, haren posizioa eta momentua (noiz-nongoak) batera jakin ezinaz. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 244. orr.

7 nongo edo hango

Haietako emakume asko ama ere baziren, haur bakar batez erditutakoak; nongo edo hango eskolaren batean zuten mutikoren baten edota amonaren zaintzapean zuten neskatoren baten amak. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auskalo nongo (15); ez dakit nongo (20)

ea nongoa (3); hi nongoa haiz (3); nongoa da (9); nongoa den (22); nongoa den ere (3); nongoa haiz (9); nongoa naizen (8); nongoa nintzen (11); nongoa ote zen (3); nongoa zara (25); nongoa zaren (4); nongoa zen (26); nongoa zen galdetu (3); nongoa zen jakin (3); nor eta nongoa (4)

ez dakit nongoak (3); nongoak dira (3); nongoak diren (12); nongoak zarete (12); nongoak ziren (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus