Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maritxu 1 iz adkor homosexuala. ik marikoi.

Hau zorigaitza, maritxu guztiak niri fortunatu behar! Xabier Montoia   «Elektrika» - 48. orr.

Nire bigarren senargaia maritxu porrokatua zen eta erdi inpotentea, baina harekin ezkontzeko zorian egon nintzen. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 34. orr.

Hari begiratuz gero, uste izango zenuen New Yorkeko beste maritxu bat besterik ez zela, zahartzen ari zen maritxu bat. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 37. orr.

Manterolak ere, algara hartan, maritxu guztien juntadizoa zela esan zidan portua, gure mutilaren lilura. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 192. orr.

Lehengusuekin konparatzen hasi eta maritxu eskutxuri bat naiz ni haien aldean, beti paper artean dabilena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 91. orr.

A ze aurpegia jarri behar duten alderdiko handi-mandiek maritxu alu bat bidaltzen diedala ikusita! Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 25. orr.

Maritxu mardulak dira, mozkoteak, eta zezen plazetan lan egiten dute forcado gisa. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 44. orr.

Emakumezaina Cotorrita deitzen dioten maritxu bat da, estalgileari emakumeak bahitzen laguntzen diona. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 275. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hortik Hermannen gogor planta, arretan arrena zela frogatu beharra, maritxu-zirkin bakar bat ere ez barkatzea bere buruari. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 110. orr.

Bigarren batxilerreko mukizu bat izan zen, patioko garaian beti kromoak trukatzen ibiltzen zen txaparro kaskagorri maritxu ospeko bat. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 116. orr.

Baina lehendik ere nahikoa hedatua zegoen komisaldegian bere maritxu ospea. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 62. orr.

3 (izenondo gisa)

Nire lagun frantses maritxu horrek arte-galeria bat zuen Salvadorren. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 80. orr.

Hilarri zizelkatu bat, egiazko diskurtsoa duena, jatorrizkoa, nolabait esateko, agian ez bertsio maritxu hau bezain dotorea dialektikaren arteari dagokionez. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 62. orr.

Beste haurrek barre egiten zuten halakoetan, maisu ankerraren jokoari jarraiki, baina nirekin sartu zen hartan inoiz baino grazia handiagoa egin zien besteei ni poesia-kontu "arraro" eta "erdi maritxu" haiekin barregarri uzteak. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus