Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nongotasun iz nongoa izatea.

Nortasunaz gainera, nere karnet horrek nongotasuna, noizkotasuna eta norengandikotasuna ere badakartza, sinesten ez dudan Nazio Handi baten izena ez ezik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 251. orr.

Edo bestela, pentsatzen nuen... nola esan? nongotasuna nuen buruan, nire baitan nioen itsasoa objektu berdeen multzokoa zela edo berdea itsasoaren tasunen artean zegoela. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 210. orr.

Gauza askoren berri eman dut berehalakoan: nire nongotasuna, ogibidea, bidaiaren nondik norakoak... eta, halako baten, huskeriatan gehiegi luzatzen ari nintzela begitandu zait. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 118. orr.

Eta nontasunak holako lanak ematen baditu, ze ez ditu emango nongotasunak, nortasunak, identitateak eta horien hariko determinazio guztiek? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 245. orr.

Zer esan urruti horietan nongotasunaz galdetzen digutenean? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 247. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus