Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sasizientifiko (orobat sasi-zientifiko eta sasi zientifiko) izond faltsuki zientifikoa.

Ez zegoen arrazoirik uste izateko, arrazoi sasizientifikoetan oinarrituta, beste zibilizazio guztiak desagertuta zeudelako edo desagertzen ari zirelako, Mendebaldea behartuta zegoenik bide berari jarraitzera. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 461. orr.

Arrakasta horren aurreneko zioa -dio- bere sinplismo sasizientifikoa da, bere sinplismoagatixe jende asko ustebetetzen duena. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 167. orr.

Nahiz eta han-hemenka sarritan aipatua izan eta ikerketa sasi-zientifikoek sakratu bihurtu-. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 108. orr.

Baieztapen sasi-zientifikoen eta ondorio azkarregien tentaldian ez erortzeko. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 139. orr.

Hizkuntza sasi zientifiko hori baldarregia irudituko zaie zenbait autore kritikori. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 67. orr.

Unibertsitate publikoan Artearen historia lizentziatura berriak ezin izan dio erantzun gizarteak behar duen alde dibulgatiboari eta Espainiako eredu sasi zientifikoa jarraitu du. Berria - Kultura   2004-07-18

Elkarrizketa sasi literario, sasi zientifikoak. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 148. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus