Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ontsalaz (orobat untsalaz eta untsaraz g.er.) adlag ipar gauzak ongi gertatu edo egitekotan.

Eskola horrek ontsalaz Juan Huarte-ren izena hartu beharra zuen, baina geroztik eraiki "Lycée de Navarre" delakoak bereganatu zuelakotz, ez zuen gehiago izen berezi baten beharrik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 200. orr.

Beste gauza bat dena, ontsalaz barda erran beharra, orain erranen diat: behar dena egiten dudala ez haur beharretan jartzeko. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 64. orr.

Linzoain errepidetik bazter dago, baina ontsalaz zeharkatu behar nuen. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 30. orr.

Eguerditan ja bi solas eginik, arratsean bagenuen ontsalaz aise denbora gehiago gure gomendio. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 72. orr.

Ea orai zer dugun egitarauan? ibiltokia aipatu ditek, beraz ontsalaz, laster, ibiltokia. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 36. orr.

Ontsalaz, gu zortziak baizik ez ginela joanen aipatua genuen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 96. orr.

Ontsalaz, mugaren bertzaldean Amaiurko bi lagun egoiten ziren iheslarien beha. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus