Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saski 1 iz gauzak eramateko ontzia, berez zumitzez egina, gehienetan euskarririk gabea. ik otarre; zare; otzara.

Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako hondarrez hamabi saski bete zituzten. Elizen arteko biblia   Lk 9,17

Lepoan saski bat zeraman zamaketari bat igaro zen, bizkarra oker-oker eginda zamaren azpian. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 165. orr.

Papera zimurtu, mezuari kasurik egin gabe, eta saskira bota zuen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 116. orr.

Haiek saski batean ipini, eta Aladinen jauregira jo zuen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 226. orr.

Eseri orduko, afari oparoa atera zuten saski batetik. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 64. orr.

Saskiek bazuten enplegu nasaia, hala nola Pasaiako portuan: arrainak saskietan ezartzen ziren itsasuntzietarik deskargatzerakoan. Herria   2003-01-14

Sardinzarrez beteriko saski bat lurrera bota baitzuen ukondo kolpe batez. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 218. orr.

Katu siamesek beren saskietan eroso etzanda zurrunga eztia egiten zuten. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 136. orr.

Saski batean leihotik eraitsi ninduten harresian behera. Elizen arteko biblia   2 Ko 11,33

Txoriak zebiltzan, gozokiei mokoka, nire buru gaineko saskian. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 111. orr.

Ondoan hiru asteko haurra zeukan, anega bateko saskian. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 192. orr.

-Zer ikusten duzu, Amos? -galdetu zidan. -Saskia bete fruitu heldu -erantzun nion. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 14. orr.

Zure erradiadoreak saskia balitz bezalaxe galtzen du. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 96. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kale saltzaileek beren postuak prestatu berriak zituzten, ohol batzuk saski handien gainean paratuz. hor, muinak, saski apaletan kontu handiz utzita; han, gibelak, odola zeriela. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 54. orr.

Saski luzexkoak eta otzara motzak errenkadan jarrita zeuden, oihalez edo lastoz estalirik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 34. orr.

Emakume batzuk eserita zeuden lorez betetako saski karratu batzuen atzean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 44. orr.

Hegazti bizien kaiolak eta hegazti hilen saski karratu azpi-sakonak zoruan deskargatzean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 55. orr.

Astean behin, portura hurbiltzen ziren bildu zituzten arrainak bi saski alimalekotan eramanez eta, gauza harrigarria, berehala saltzen zituzten. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 217. orr.

Txintik atera gabe, bere enkarguaren seinale bakartzat besoko saskia, herrira joaten zen, behartsuengana. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 192. orr.

Katutxo bat, txiki-txikia, ia jaioberria, zumezko saski barrubigun batean gorde eta biberoi esneaz elikatzen zutena. Berria - Kultura   2004-08-20

Zumezko saski handi bat atera zuen arrastaka. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 13. orr.

Zumitzezko saski bat hartu, haren zirrikituak galipotez eta bikez estali, eta han sartu zuen haurra. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 147. orr.

Bere gurdiaren ondoan zebilen, esne botilez beteriko alanbrezko saski bat eskuan balantzaka zerabilela. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 75. orr.

Atusa eta Mecautoko beharginek dirua bildu eta euren gabonetako saskiak emango dizkiete opari. Berria - Ekonomia   2004-12-14

3 (neurri gisa) ik saskikada.

Nik neure ametsean hiru saski opil neuzkan buru gainean.   - 0. orr.

Louiseren amak oraindik kontatzen zuen nola iritsi zen Parisa, saski bat aingira besapean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 169. orr.

La Sarriette oroitu zen aurreko astean saski bat mertxika lapurtu ziotela. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 327. orr.

Irin garbiz eginiko legamigabeko saski bat ogi. Elizen arteko biblia   Zen 6,15

Bi saski bete gereziri hezurrak kendu behar izan genien bulegorako. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 39. orr.

Hala joaten zen aldirietako bidean barrena, saski bat ogi malgu zeramala zerbitzarien etxera. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 45. orr.

Goizero amak saski bat bete ogi eta sagar edo gaztainaz beteriko poltsatxo bat ematen zidan. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 24. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kirol zelaira zuzenki iristen zen argiak aparteko zehaztasuna ematen zien txirristei, saski-zutabeei, lurreko marrei. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 334. orr.

Beheko gizonak saski pila kulunkatu eta abiada hartu behar zuen, goiko lagunari botatzeko. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 262. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erosketa saskia merkatuko dut. Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Soineko marguldu batez jantzirik zegoen, betiereko esku saski beltza besoan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 106. orr.

Egun guztia ematen zuen batetik bestera erosketak egiteko aitzakiarekin, esku saskia hutsik aldean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 107. orr.

Aziendari bizkarrean jartzen zaizkion asta-saski haien antzera. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 402. orr.

Oila-lokak beren lanean ziharduten mandioko bazterren batean, ilunxko zegoen txokoan, lepa-saskiren baten pean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 102. orr.

Merkantzi saskiei sorbalda kolpe batez erortzen lagunduz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 265. orr.

Batera eta bestera zabuka darabil hornizio saskia. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 141. orr.

Egun batean, aita, Donibane-zuhaitzaren puntaraino igo ondoren, elikagai-saskia hartu gabe jaitsi zen. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 20. orr.

Itsasotik ekarritako arrain saskiak zurezko kutxa garai leporaino beteetan garraiatuz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 43. orr.

Opil saski batzuk ekarri zituzten. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 214. orr.

Mrs. Densch isilik ari zen negarrez, burua fruta-saski baten gainean bermaturik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 500. orr.

Merkatu nagusiaren inguruetako bankuetan hainbat saltzaile esertzen ziren, limoi saski banarekin. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 241. orr.

6 irud/hed

Saskian aurkitutako pilotekin gustura gelditu ziren Olaizola I.a eta Ruiz; ez, ordea, Olaizola II.a eta Beloki. Berria - Kirola   2004-01-15

Saskian jasotako piloten artean bi aukeratzeko lanean Ladis anaia izan zuen lagun. Baina bere ideia distiratsua ez du ahanzturaren saskira bota nahi. Berria - Kirola   2004-05-13

Ximurrarekin erreta egoteko arrazoien saskia mukuru neukan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 240. orr.

7 (saskibaloikoa)

Saskiak, markagailuak eta bestelakoak Casilla kiroldegitik eramango dira BECera. Berria - Kirola   2006-01-11

Errebotean ere aise nagusitu zen bi saskietan. Berria - Kirola   2004-03-28

Dena den, burua ondo estaltzeak oinak airean uzten ditu eta gasteiztarren talde lanak saski azpiko zuloa bilatu beharko du. Berria - Kirola   2004-05-23

Aurreko partidatan saski barruan bukatzen zuten jaurtiketa argiak ez ziren sartu hasiera batean. Berria - Kirola   2004-06-03

Egin zituzten jaurtiketa gehienek saski barruan bukatu zuten. Berria - Kirola   2006-04-29

Oholtzak gillotina bat zuen erdigunean, eta, aldeetako batean, saskibaloi-taula bat, bere saskiarekin. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 61. orr.

3.500 etxebizitza dago auzo honetan, eta bi saskibaloi saski besterik ez dugu. Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Egoera aldatzeko Estudiantes zonakako defensan jarri zen, eta baloia ondo mugitu ondoren, Prigionik eta Macijauskasek hirukoz josi zuten aurkariaren saskia. Berria - Kirola   2004-05-22

8 saski-naski (4 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean; orobat saski-nahaski 4 agerraldi, 4 liburutan)

Bake Plana «saski-naski» bat dela iritzi zion, «terrorismoaren biktimak eta frankismoarenak, Zuzenbide Estatua eta ETA» bezalako gaiak nahasten dituela iritzita. Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Saski-nahaski baten irudi, guztiz ezberdinak diren eta elkarren antza ez duten prozeduren nahasketa korapilatsu baten aurrean gaudela ematen du. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 18. orr.

Saski-naski gordin horren artetik, beste ezeinen antzik ez duen forma bat ontzeko osagaiak bereizten ditu biografoak. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 24. orr.

Arabiar literaturako genero ospetsua, saski-nahaski gisakoa. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 237. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus