Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pazia 1 iz pertza.

Sotoko eskailburuan edukitzen genuen pulpa edo errejiloia, eta hartatik botatzen puska bat, pazian egositako arbi, erramolatxa, patatazal, azaosto, sagartxar edo zena zelakoari, zerritegira pasaeran. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 25. orr.

Oinak sartu zizkion ura gatzarekin eta ipurua zeuzkan pazia batean. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 135. orr.

-Errespetuz mintza hadi, Santxo, nire andearekikoetan -esan zuan Don Kijotek-; bakean dezagun bai gure jaia, eta ez dezagun paziaren ondoren laratza bota. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 120. orr.

Ganibet handi bat zuen nire amak eskuan, kobrezko pazia bat, odola jasotzeko, eta egunkari-papera, azala erretzeko. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 127. orr.

Pazia zaharrak pertzari: ken hadi ipurbeltz hori! Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 154. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Olio-pazia bi, margola-ontziak baino handiagoak, orekiak frijitzeko; eta bi pala azkar zituzten, orekiak frijitu ahala aterata beste ezti-pazia batera botatzeko. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 140. orr.

3 irud/hed

Errukituta, azti handien bertuteak eta boterea eman nahi izan zizkion amak, eta horretarako jakinduriaren pazian sartu zuen eta Bach epotxari agindu hura zaintzeko eta aldian-aldian eragiteko. Pako Aristi   «Note book» - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus