Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paziente (orobat pazient g.er.; Hiztegi Batuan paziente agertzen da) 1 izond jasankorra, eramankorra.

Gero eta sukartuagoa aski pazient den petxeroa. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 54. orr.

2 iz osasun azterketa edo tratamendu bat egiten dioten pertsona.

Pazienteek ordutegi zehatzak dituzte jaikitzeko, jateko edo medikaziorako. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 62. orr.

Mediku eta pazienteen arteko harremana. Berria - Harian   2005-02-04

Edozein delarik ere ernalketa lortzeko erabiliko den teknika, itxaron zerrendara pasatzen dituzte pazienteak. Berria - Harian   2005-07-16

Urgentzietan pazienteek komunzki lau oren beha egon behar dutela ikusiak izan aitzin, horrek aski argi erakusten baitu langile eskasia. Herria   2005-06-23

Azaldu naiz, izena esan diot, bere paziente izana duela hogeita bost urte. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 117. orr.

Neurologoak bere zazpi pazienteren historiak bildu zituen An anthropologist on Mars (Antropologo bat Marten) liburuan. Berria - Kultura   2004-01-02

Mekanikari gazte bat zen Bennetten azken pazientea, neurofibromatosi hedatua zuena. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 105. orr.

Nire pazienteetako bat da; hiru urte zituenetik ezagutzen dut. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 196. orr.

Pentsamendu hori bere gogamenaren zokoan egongo da erietxean pazienteak ikusten ari den bitartean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 97. orr.

Erizaina, tinturazko errubia, botika kaxarekin ailegatu da, pazienteei pastillak bonboiak lez banatzen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 306. orr.

Ez dut uste ni, "Arratoien gizona" eta Freuden beste paziente lizun guztiak bezala, lau urterekin zakila tente jartzen zaien ume nazkagarri horietakoa nintzenik. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus